Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Gabriel Aresti euskaltegian, Bilbon, administrazio- eta harrera-lanak egiteko pertsona baten bila gabiltza.
Euskaltegiko ikasleei eta herritarrei arreta ematea, matrikulazio-prozesua kudeatzea eta eguneroko administrazio-lanak egitea izango dira lanpostuaren eginkizun nagusiak.
Eginkizunak
Ikasleei eta informazio eske hurbiltzen diren pertsonei arreta ematea, aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz.
Euskaltegiko ikastaroei, mailei, ordutegiei, prezioei eta matrikulazioari buruzko informazioa ematea.
Matrikulazio-prozesua kudeatzea: izen-emateak, datuen erregistroa eta dokumentazioaren bilketa.
Ikasleen datuak eta espedienteak eguneratuta mantentzea, kudeaketa-programak erabiliz.
Ordainketak, ordainagiriak eta fakturak kudeatzen laguntzea, eta kobratzeko dauden ordainketen jarraipena egitea.
Ikasleentzako ziurtagiriak, egiaztagiriak eta bestelako dokumentuak prestatzea.
Euskaltegiko dokumentazioa eta artxiboak antolatzea eta eguneratzea.
HABEri eta beste erakunde batzuei lotutako administrazio-izapideetan laguntzea.
Irakasleekin, zuzendaritzarekin eta gainerako lankideekin koordinatzea, euskaltegiaren eguneroko funtzionamendua errazteko.
Euskaltegiaren jarduerari lotutako bestelako administrazio-lanak egitea.
Bilatzen dugun profila
Pertsona antolatua, arduratsua eta jendearekin harremanak izateko gaitasuna duena. Taldean lan egiteko prestasuna, autonomia eta eguneroko gorabeherei erantzuteko gaitasuna baloratuko ditugu.
Baldintzak eta baloratuko direnak
Gaztelania erabiltzeko gaitasuna.
Tresna informatikoak eta bulegotika-programak erabiltzeko gaitasuna.
Euskalgintza, euskaltegien edo helduen euskalduntzearen esparrua ezagutzea baloratuko da.
Lekua: Bilbo Bizkaia
Enpresa: Gabriel Aresti euskaltegia
Lan mota:
Presentziala
Soldata:
30.000-35.000