Azkue Fundazioan Komunikazio eta marketin teknikari bat behar dugu

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Amatasun baja baten ordezkapena egiteko, aldi baterako lanpostua eskaintzen dugu.

Lana, Euskararen Etxean, Bilbon, burutuko da eta jornada osorako da.

Inoiz euskalgintzaren alorrean lan egin nahi izan baduzu, orain duzu aukera. Lana benetan polita dela, sormen handikoa eta motibatzailea. Oso aldakorra, hainbat gauza egiten ditugulako eta oso ezberdinak.

 

Lanpostuaren helburua

Azkue Fundazioko eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketin alorreko lan ildoak finkatzea, garatzea, kudatzea eta ebaluatzea eta erakundeak bere misioa lortu ahal izateko, dagozkion zerbitzuetan laguntza teknikoa ematea.

Eskaintzaren deskribapena

Azkue Fundazioan gure erakunderako eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketin alorreko lanak betetzeko teknikaria behar dugu.

Funtzioak

  • Azkue Fundazio eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketing estrategien garapena.
  • Euskararen Etxeko arlo guztietako eguneroko kudeaketa: gai administratiboak, bisitariak, edukien garapena, kultur ekintzen agenda antolatzea…
  • Azkue Fundazioaren egitasmo ezberdinen kudeaketa: edukien sorrera, webguneen mantentzea, lehiaketak, ekitaldiak, jardunaldiak…
  • Sare sozialen kudeaketa: edukiak zabaltzea, erantzuna ematea, txostenak, analitika…
  • Edukien erredakzioa (webgune eta blogak, prentsa oharrak, postak, txostenak …)
  • Diseinu arloko beste lan batzuk: iragarkiak, bannerrak eta beste diseinu lanak.

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Komunikazio Zientzien ikasketetan lizentziatua.
  • EGA tituluduna eta euskarazko gaitasun osoa. Lana euskaraz burutzen da.
  • Antzeko lanetan aritu izana. Gutxienez hiru urteko esperientzia komunikabide, euskararekin erlazionatutako erakundetan edo komunikazio agentzietan.
  • Sare sozialen kudeaketa eta erabilpenean eskarmentua.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Curriculuma eta erreferentziak.

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:

  • Jornada osoko lanpostua da, Bilbon kokatuta dagoen bulegoan, Euskararen Etxean.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Lan kontratua aldi baterako izango da, amatasun baja baten ordezkapena egiteko.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Azkue Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Epeak eta oharrak

  • Kurrikulumak jasotzeko azken eguna: maiatzaren 1a.
  • Kurrikuluma bidaltzeko: posta elektronikoz helarazi eta bi modutan egin zenezake:
    • Posta elektronikoa idatzi info@azkuefundazioa.org helbidera eta zure kurrikuluma erantsi.
    • Nahiago baduzu, zure LinkedIn edo antzeko beste plataforma batetako esteka bidali posta elektroniko baten bidez, info@azkuefundazioa.org helbidera.
  • Lehenengo sailkapen bat eginda, elkarrizketa bat egiteko hitzordua lotuko dugu zenbait hautagaiekin. Baina aurkeztutako guztiek prozesuari buruzko informazioa jasoko duzue.

Animatzen bazara, badakizu, zure kurrikuluma bidali maiatzaren 1a baino lehen.

Zure zai gaude!

Informazio gehiagorako hemen sakatu.

Azkue Fundazioa

Data: 2016-Api-15
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2016-Mai-02

Enpresaren izena: Azkue Fundazioa

7 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa