Euskal Corpus Onomastikoa egitasmorako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

EUSKAL CORPUS ONOMASTIKOA (ECO) TEKNIKARI LANPOSTUA

ESKAINTZA:

Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoa (ECO) egitasmorako teknikari bat kontratatu nahi du onomastika arloan lan egiteko. Langunea Euskaltzaindiaren egoitzan izango du, Bilboko Plaza Barrian.

EGITEKOAK:

  • ECO datutegia osatzen eta zabaltzen jarraitzea eta datu onomastikoen arteko erlazioak ezartzea (datu dokumentalak, ahozkoak, arautze-lana, izen alternatiboak, geoposizioa, datu osagarriak…).
  • ECOra bildutako informazioak egokitzeko lanak egitea.
  • ECOn jasotako datu onomastikoak plazaratzeko lanak egitea (EODA…).
  • Oro har, ECOko iturri dokumentalak abiapuntu hartuta, Onomastika batzordeari txostengintzan laguntzea.

 

Baldintzak

BALDINTZAK:

  • Titulazioa: Unibertsitateko titulua (Euskal Ikasketetako Gradua hobetsiko da).
  • Informatikako prestakuntza (agirien bidez justifikatua). Bereziki, datu-baseen ezagutza, esperientzia eta prestutasuna.
  • Euskararen alorreko esperientzia.
  • Aintzat hartuko dira ezagutza eta esperientzia: Onomastikan eta dokumentazio historikoan.
  • Zeharkako gaitasunak:

→  Autonomia, ekimena eta erantzukizuna.

→ Talde-lana eta diziplinarteko ikuspegia.

→ Etengabe ikasteko jarrera.

  • Hizkuntza-gaitasuna:

→ Euskara-maila ona ezinbestekoa da.

→ Beste hizkuntzen ezagutza (agirien bidez justifikatua) baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Euskaltzaindia

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

INFORMAZIO OSAGARRIA:

  • Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
  • Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.

HAUTAKETA-PROZESUA:

Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute, euskaraz, honako helbide elektronikora:  info@euskaltzaindia.eus, urriaren 13ko 09:00ak baino lehen. Epemuga horren ondoren jasotako hautagaitzak ez dira onartuko.

 

Euskaltzaindia

Data: 2026-Ira-23
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-13

Enpresaren izena: Euskaltzaindia

Ez dago hautagairik