Arloa: Banka / Finantza / Aseguruak
Eskaintzaren deskribapena:
Kutxa Fundazioan gure lurraldearekin eta haren eraldaketa ekosozialarekin konprometituta gaude. Ekonomiaren eta eraginaren ikuspegitik, Gipuzkoaren gizarte-aurrerapenera bideratutako garapen ekonomiko jasangarriari lagundu nahi diogu, eta, era berean, erakundearen jardueren eraginkortasuna eta jasangarritasuna erraztuko dituen eredu ekonomiko-finantzarioa sustatu behar dugu.
Erronka horri aurre egiteko, erakundeak taldea indartu nahi du pertsona bat inbertsioen eremuan sartuz. Pertsona horren zeregina izango da enpresen, industriaren eta sektore ekonomikoen portaera aztertzea, inbertsio-aukerak identifikatzeko.
Horretarako, besteak beste, ekarpen hauek aurreikusten dira:
Zer bilatzen dugun
Zer eskaintzen dugu
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Kutxa Fundazioa
Lan mota:
Presentziala
Soldata:
Zehaztu gabe
Aurkezten diren hautagaiekin aipatutako ezaugarrien araberako aurre-balorazio bat egingo da. Lehen aukeraketa hau egin ondoren, prozesuan zehar elkarrizketa ezberdinak mantenduko dira "hautagaia-proiektua" inguruko egokitze-maila ebaluatze aldera. Parte-hartzaileei hautaketa prozesuaren emaitza komunikatuko zaie.