Inbertsio teknikaria

Deskribapena

Arloa: Banka / Finantza / Aseguruak

Eskaintzaren deskribapena:

Kutxa Fundazioan gure lurraldearekin eta haren eraldaketa ekosozialarekin konprometituta gaude. Ekonomiaren eta eraginaren ikuspegitik, Gipuzkoaren gizarte-aurrerapenera bideratutako garapen ekonomiko jasangarriari lagundu nahi diogu, eta, era berean, erakundearen jardueren eraginkortasuna eta jasangarritasuna erraztuko dituen eredu ekonomiko-finantzarioa sustatu behar dugu.

Erronka horri aurre egiteko, erakundeak taldea indartu nahi du pertsona bat inbertsioen eremuan sartuz. Pertsona horren zeregina izango da enpresen, industriaren eta sektore ekonomikoen portaera aztertzea, inbertsio-aukerak identifikatzeko.

 

Horretarako, besteak beste, ekarpen hauek aurreikusten dira:

  • Inbertsio aukera berriak aztertzeko eta baloratzeko laguntza. Negozio-, merkatu-, finantza-, pertsona-, inpaktu- planen eta abarren azterketa erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Barne proposamenen kudeaketan eta inbertsio proposamenen dokumentazioan laguntzea, inbertsio batzordeak eta Patronatuak baloratu eta onesteko.
  • Aurkezpenak eta informazio-fluxuak prestatzea interes talde desberdinentzat.
  • Egindako inbertsioen gaineko reporting-a eta aldizkako jarraipena.

 

Baldintzak

Zer bilatzen dugun

  • Ekonomiako/Enpresen Administrazioko lizentzia/gradua edo antzekoa.
  • 2-3 urteko esperientzia inbertsio-funtsean, kudeaketan, datu-ateratzean, informazio-analisian, reporting-ean eta finantza-plangintzan.
  • M&A eta Finantza Korporatiboen prozesuen oinarri sendoak.
  • Corporate Finance edo transakzioetan esperientzia izatea.
  • Euskaraz elebiduna eta ingeles-maila altua.
  • Arriskuen analisiari eta sektoreari buruzko ezagutzak.
  • Antolatzeko gaitasunak, analisia eta sintesia, orientazio zehatza, autonomia eta egokitze-malgutasuna.

 

Zer eskaintzen dugu

  • Berrikuntzari eta eraldaketa digitalari begira, erakunde sendo eta gizartearekin konprometitu baten parte izatea.
  • Talde dinamiko eta bokaziozko batean lan egitea.
  • Prestakuntza eta garapen aukerak.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Kutxa Fundazioa

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Aurkezten diren hautagaiekin aipatutako ezaugarrien araberako aurre-balorazio bat egingo da. Lehen aukeraketa hau egin ondoren, prozesuan zehar elkarrizketa ezberdinak mantenduko dira "hautagaia-proiektua" inguruko egokitze-maila ebaluatze aldera. Parte-hartzaileei hautaketa prozesuaren emaitza komunikatuko zaie.

Kutxa Fundazioa

Data: 2024-Mai-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2024-Eka-07

Enpresaren izena: Kutxa Fundazioa

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa