Komunikazio teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua komunikazio teknikari bila dabil, berehala lanpostua betetzeko Donostian.

30 urte baino gutxiago baldin baduzu, ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean titulua edo graduondoa baduzu, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua baduzu, ingelesa badkizu, informatika eta teknologia berriekin ondo moldatzen bazara (webgune eta sare sozialen kudeaketa, diseinua eta bideo ediziorako tresnak) eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma egk@egk.org helbidera otsailaren 25a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu "KOMUNIKAZIOA".

Esteka honetan, deialdiaren xehetasun guztiak irakur ditzakezu:

http://www.egk.org/adjuntos/LanDeialdiak//lan_deialdia_komunikazio_teknikaria.pdf

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartzeko hainbat data:

  • Kurrikulumen bidalketa, otsailaren 25era arte (osteguna) 12.00ak baino lehen.
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 29an.
  • Idatzizko proba Donostian, martxoaren 1ean.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, martxoaren 3an.
  • Elkarrizketa Donostian, martxoaren 4an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, martxoaren 4an.

  • Lanean hasteko data, martxoaren 7an.

Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94-4436143 edo 943-429767 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2016-Ots-17
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2016-Ots-25

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa