Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 25 pertsona behar ditu irakasle eta ikertzaile lanetarako berehala hasteko.
Behar diren profilak honakoak dira:
-
Industria Ingeniaritzan doktorea edo prozesu industrialetan eta materialetan ezagutza duen doktorea.
-
Industria Ingeniaritzan doktorea edo fluidoen mekanikan, termodinamikan eta aerodinamikan ezagutza duen doktorea.
-
Ingeniaritza informatikan doktorea edo informazio sistemetan, telematikan, sare konputazionaletan, segurtasun informatikoan, aplikazioen eta datu baseen garapenean ezagutza duen doktorea.
-
Automatika eta Elektronika Industrialean doktorea, Elektrizitatean doktorea edo makina elektrikoen diseinuan eta kontrolean ezagutza duen doktorea.
-
Ingeniaritza Mekanikoan doktorea edo sistema mekanikotan, mekanika aplikatuan, material industrialetan edo fabrikazio teknologiatan ezagutza duen doktorea.
-
Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea edo komunikazio industrialetan, sistema txertatuetan, mikroelektronika industrialean, automatizazio industrialean ezagutza duen doktorea.
-
Diseinu Industrialean doktorea edo ergonomian, interakzioan, erabilgarritasun industrialetan, zerbitzuen diseinuan, produktu industrialen diseinuan ezagutza duen doktorea.
-
Antolakuntza Industrialean doktorea edo kudeaketa industrialean, logistikan, ekoizpen industrialean, proiektuen kudeaketan ezagutza duen doktorea.
-
Biomedikuntzan doktore ingeniaria edo ingeniaritza biomedikoan, inplantologia medikoan, instrumentazio sanitarioan, bioinformatikan, biomedikuntzan ezagutza duen doktorea.
Euskara eta ingelesa jakitea beharrezkoa da.
Interesatuek bidali curriculuma ekainaren 15a baino lehen