HEZKUNTZA LAGUNTZA ESPEZIALISTA

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

San Nikolas Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista hautatzeko aukeraketa-prozesua ireki du, aitatasun-baimen baten ordezkapena egiteko.
 
Lanpostuaren helburua hezkuntza-laguntza behar duten ikasleei arreta eta laguntza eskaintzea da, haien autonomia, ongizatea eta ikastolako eguneroko jardueretan parte-hartzea sustatuz, irakasleekin eta gainerako hezkuntza-profesionalekin elkarlanean.
 
Eginkizun nagusiak:
 
● Hezkuntza-laguntza behar duten ikasleei eguneroko jardueretan laguntzea.
● Ikasleen autonomia pertsonala eta soziala sustatzea.
● Ikasleen inklusioa eta ikastolako jardueretan parte-hartzea erraztea.
● Irakasleekin eta orientazio-taldearekin elkarlanean aritzea.
● Ikasleen ongizatea eta garapen pertsonala sustatzen laguntzea.

 

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak:
 
● Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikariaren titulua edo Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua izatea.
● Euskara C1 maila edo baliokidea izatea.
 
Bereziki baloratuko da:
 
● Antzeko lanpostuetan izandako esperientzia.
● Lanpostuarekin zuzenean lotutako prestakuntza osagarria.
● Autonomiaz lan egiteko gaitasuna, ekimena eta ardura.
● Talde-lanerako, lankidetzarako eta komunikaziorako gaitasuna.
● Ikasleen beharretara egokitzeko gaitasuna, enpatia eta sentsibilitatea.
● Ikastolen mugimendua eta haren hezkuntza-proiektua ezagutzea.
● Euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa.
 
Eskaintza:
 
● % 79,90eko lanaldia, aitatasun-baimen baten ordezkapena.
● Aurreikusitako hasiera: 2026ko urria, ordezkatu beharreko langilearen baimena hasten denean.
● Lan-baldintzak Ikastolen Elkarteko lan-hitzarmenaren araberakoak izango dira.
● Hezkuntza-proiektu sendo eta berritzailean parte hartzeko aukera

 

Laburpena

Lekua: Getxo Bizkaia

Enpresa: SAN NIKOLAS IKASTOLA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa-prozesua:
 
Interesatuta bazaude, bidali zure CVa eta motibazio-gutuna 2026ko irailaren 25a baino lehen, www.sanikolas.eus webgunearen bidez.