Zure aurkezpen-txartela da, beraz, detaile guztiak zaindu behar dituzu. Curriculuma berritu eta eguneratu egin behar duzu lan eskaera bat egiten duzun bakoitzean. Inpresio ona ematea lortzen baduzu, seguru egon zaitezke zure hautagaitzak aurrera jarraituko duela aukeraketa prozesuan. Bestela, guztia bukatu da. Curriculumak eskatzailearen ibilbide pertsonal eta profesionalaren arlo nagusiak bildu beharko lituzke. Horregatik, besteak beste, honako datu hauek ere eduki beharko lituzke: ...