Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea

100.000 biztanle baino gehiago dituen Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria; Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena. 2014ko urrian jaio zen Geuria. Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen dituenak, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena Euskarriak: Hileroko paperezko edizioa Egunerokotasuna lantzen duen webgunea Sare sozialak (Facebook, Twitter, Youtube) Hileroko herri bilera irekiak 2018an hurrengo aleak bananduko ditu: 7.000 urtarrila, otsaila, apirila, maiatza, iraila, urria eta azaroko aletean eta 40.000 (buzoneoa etxe guztietara) martxoa, ekaina eta abenduko aleetan eta urtean behin kaleratzen den ale berezian, www.geuria.eus webgunean argitaratzen den informazioaz gain. Geuria Tokikom, Euskal Herriko euskal toki komunikabideen bateragunearen bazkide da.

www.geuria.eus

ibai@biba.eus

Lan eskaintzak

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintzak