Euskaraldiaren dinamizatzailea

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Arrasateko euskalgintza batzen duen GEIKE mahaiak pertsona bat kontratatu gura du 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko

Hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Horra hor, lan deialdiaren baldintzak eta eskaintzaren nondik norakoak:

Funtzioak:

Dinamizatzailea Arrasateko Euskaraldiaren eragile nagusia izango da, GEIKEko talde motorrarekin batera. Hortaz, honako hauek izango dira bete beharreko oinarrizko lanak eta funtzioak:

  • Euskaraldiaren lan taldeak dinamizatzea.
  • Komunikazio lanak egitea (sare sozialak, tokiko hedabideak... )
  • Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren ekintzak kudeatzea eta antolatzea.
  • Euskaraldiaren nazio mailako foroetan parte hartzea.

 

Zer eskaintzen dugun:

  • Lau orduko lanaldia 2024ko urritik abendura eta sei ordukoa 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 20ra.
  • Euskaraldia proiektuari bultzada emateko eta euskalgintzan trebatzeko aukera.

 

Baldintzak

- Bete beharreko baldintzak:

  • Euskara maila egokia. C1 edo baliokidea.
  • Lan taldean lan egiteko eta lantaldeak dinamizatzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Ordutegi malgutasuna.
  • Arrasateko errealitate soziala eta herrigintza ezagutzea.
  • IKT eta sare-sozialen gutxieneko erabilera.

Positiboki baloratuko da:

  • Arrasatekoa izatea.
  • Euskalgintzan esperientzia.
  • Langabezian egotea.

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: AED elkartea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Aukeraketa prozedura:

  • Deialdira aurkezteko azken eguna: 2024ko irailaren 18a.
  • Aurkeztu beharrekoa: Kurrikuluma (aed@aedelkartea.eus)
  • Idatzizko probak eta elkarrizketak: irailaren 24tik 27ra  bitartean egingo dira.
  • Lanean hastea: urriaren 1ean
  • Lantokia: AED elkartea

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi aed@aedelkartea.eus helbidera edo deitu 943771228 telefonora.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aukeraketa prozedura:

  • Deialdira aurkezteko azken eguna: 2024ko irailaren 18a.
  • Aurkeztu beharrekoa: Kurrikuluma (aed@aedelkartea.eus)
  • Idatzizko probak eta elkarrizketak: irailaren 24tik 27ra  bitartean egingo dira.
  • Lanean hastea: urriaren 1ean
  • Lantokia: AED elkartea

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi aed@aedelkartea.eus helbidera edo deitu 943771228 telefonora.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

AED elkartea

Data: 2024-Uzt-09
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Arrasate

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-18

Enpresaren izena: AED elkartea

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa