AEK - Baionako gau eskolan permanente 1

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

LAN POSTUA

Gau Eskolan klaseak eman

 

Gau Eskolako bizia kudeatu eta ko-arduraduna izan:

  • Antolaketa lana, administrazio lana, elkartearen bizia kudeatu

  • Barne zein kanpo animazioak antolatu

  • Biltzar Nagusia, bulegoko bilkurak antolatu eta erabakiak bideratu

  • Gau Eskola mailan, komunikazioa kudeatu eta informazio egokia helarazi kide ezberdinei

  • Diruzaingoa segurtatu eta diru laguntza eskaerak bideratu

  • Egoitza kudeatu (konponketak, garbitasuna, gelen okupazioa, hornidurak)

  • Korrika urteetan tokiko Korrika antolatu

  • Kanpo harremanak bideratu tokiko eragile ezberdinekin

  • Erakasleak atzeman

  • Ikaslegoa artatu

  • Sartze kanpaina eraman Gau Eskola mailan

  • Izen emaiteak kudeatu eta datu basean sartu

  • Ikasleak mailakatu eta taldeak osatu

  • Ordainketak kudeatu Gau Eskola mailan

  • Ikasleen asebetetzeak eta ebaluazioak bideratu

  • Didaktikariarekin ikaslearen jarraipena segurtatu (mailaketak, asebetetzeak, ebaluazioak)

 

ESKATURIKO GAITASUNAK

  • Esperientzia ez da ezinbestekoa baina hobetsia izanen da.

  • Baionako eskualdearen ezagutza

  • Informatikako oinarrizko ezagutzak

  • Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna

  • Kanpo zein barne-harremanetarako gaitasuna

  • Giroa sortzeko gaitasuna

  • Euskara eta frantsesa goi maila

  • AEKren ikuspegia, balioak helburuak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu

  • Autonomian eta lan taldean aritzeko gaitasuna

 

Baldintzak

  • 35 oreneko urte bateko kontratua, mugagabekoa bilaka daitekeena

  • 2022ko irailetik 2023ko agorrilera

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: AEK IPARRALDE

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CV eta motibapen gutuna euskaraz igortzeko epea: 2022ko agorrilaren 16a

AEK - Marengo karrika 22 - 64100 BAIONA

iparraldea@aek.eus

Xehetasunak: 05 59 25 76 09 - www.aek.eus

 

AEK IPARRALDE

Data: 2022-Uzt-13
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2022-Abu-16

Enpresaren izena: AEK IPARRALDE

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa