Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Lanpostua: Enkarterriko Mankomunitateko Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzuan eta Gure Kabuz Zerbitzuan teknikaria
Maila: Goi-mailako teknikaria.
Lanaldi mota: % 70 Ordezkapen kontratua (urtebeteko iraupena). Berehala lanean hastea.
Lanpostuaren misioa: Agintzari Kooperatibako Gure Kabuz (Bilbao) eta Enkarterrietako Mankomunitaterako Arlo Terapeutikorako psikologoa.
Lanpostua betetzeak eginkizun nagusi hauek ditu:
• Babesgabetasun-arriskuaren balorazioak
• Pertsonen premien balorazio psikosoziala banaka eta/edo familian. a) Baztertzeko arriskuan daudenak. b) Babesgabetasun-arrisku arinean edo ertainean dauden adingabeak
• Banakako eta familiako esku-hartze psikosoziala
• Babesgabetasun-arriskuei buruzko txostenak egitea
• Esku-hartze psikosozialeko proiektuak egitea, garatzea eta ebaluatzea.
• Dagozkion txosten psikosozialak egitea, kasu bakoitzaren maiztasuna eta inguruabarrak kontuan hartuta.
• Garatzen diren esku-hartzeei buruzko datuak erregistratzea eta sistematizatzea.
• Kasuen erreferente diren gizarte-langileekin koordinatzea.
• Zerbitzuaren urteko helburuen eta ekintzen plangintzan, garapenean eta ebaluazioan parte hartzea.
• Balorazio psikologikoa eta esku-hartze indibiduala, familiakoa eta taldekoa, haurrekin, nerabeekin, gazteekin, helduekin eta familiekin.
• Txostenak edo dokumentu teknikoak idaztea.
• Talde-espazioak, hitzaldiak eta/edo prestakuntza-guneak dinamizatzea.
• Talde-lana.
• Koordinazioa izaera komunitarioko agente eta zerbitzuekin
• Zerbitzuaren garapenean eta sustapenean parte hartzea.
Bete beharreko baldintzak:
Lekua: Bilbo Bizkaia
Enpresa: AGINTZARI KOOP ELKARTEA
Lan mota:
Egonaldi baterako
Soldata:
Bete beharreko baldintzak betetzekotan, gurekin kontaktuan jarri zaitezkteke CV bidaltzeko hurrengo emailean: maialenlaparra@zabalduz.eus