IKASTOLAKO MANTENU-ARDURADUNA

Deskribapena

Arloa: Eraikuntza / Mantenimendua

Eskaintzaren deskribapena:

LANPOSTUA

Gasteizko ARMENTIA ikastolan mantentze- eta zaindari-arduraduna behar dugu. Izendatutako pertsona ikastolako azpiegituren mantenu-egoeraz, zein segurtasun eta zaintzaz ere arduratuko da:

  • Ikastolako instalazioen mantentze integrala, hala nola, azpiegitura, gela, areto, patio, lorategi bainuak, etab. barne.
  • Instalazioetako apurketen edota matxuren konponketa.
  • Ikastolako segurtasuna eta zaintza, ateak irekitzeko eta ixteko ardura, sarbideen kontrola, alarmaren kudeaketa, etab.
  • Ikastolako inbertsio eta mantentzearekin lotutako bestelako eginbeharra: bertan egiten diren obren koordinazioak.
  • Bestelakoak

ESKAINTZA

  • Ikastolen lan-hitzarmenean oinarrituta eta lanaren zehaztapenen araberako adostutako soldata.
  • Txanda-kontratua, sei hilabeteko probaldiarekin.

Baldintzak

NAHITAEZKOAK

  • Mantenu edo antzekoetan Lanbide Heziketa titulazioa.
  • Mantenu integral eta konponketarako gaitasuna.
  • Elektrizitatearen, berogailuen, iturgintzaren, azpiegituren ezagutzak eta esperientzia.
  • Mantenuaren antolaketa eta kudeaketarako gaitasuna.
  • Euskara maila: ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasun osoa.
  • Komunikazio eta bezero zein langileen arretarako gaitasunak

BALORATZEKOAK

  • Antzeko lanpostuetan gutxieneko 2 urteko esperientzia.
  • Norbere izaera, egoera, lanerako prestutasuna eta autonomia
  • Gasteizen bizitzea
  • Norbere autoa izatea

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: Armentia Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CURRICULUMak MAIATZAREN 12a baino lehenago bidali armentia@ikastola.eus helbidera.

Armentia Ikastola

Data: 2025-Api-16
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2025-Mai-12

Enpresaren izena: Armentia Ikastola

2 izen emate
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa