ADMINISTRAZIO TEKNIKARIA behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Zereginak eta eginkizunak:

Nafarroako Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.

Hauek dira, Nafarroako Bertsozale Elkarteko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:

  • Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
  • Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publikoekin eta ikastetxeekin, aurrekontuak prestatu, fakturazioa…
  • Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketak eta bestelakoak.
  • Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
  • Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak…).
  • Bestelako idazkari lanak.

Eskaintzen da:

  • Urtebeteko kontratua, lanaldi erdiz, Iruñeko egoitzan.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrila.
  • Soldata: urtean 16.960€ gordin.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa, Administrazio eta finantzetako goi-mailako zikloa…) edota eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea).
  • Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel, word...), drive, internet, posta elektronikoa…
  • Gidabaimena eta ibilgailua.

Lanpostuan jarduteko gaitasunak/konpetentziak:

  • Harremanetarako, komunikaziorako, gaitasuna.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna.
  • Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa.

Kontuan hartuko da:

  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
  • Herri mugimenduetan eskarmentua.
  • ERP kontable batekin lan egin izana.

Laburpena

Lekua: Iruñea Nafarroa

Enpresa: Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2024ko azaroaren 21erako ondorengo helbidera:
nafarroa@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu (+34) 948 14 37 47 telefono zenbakira.

Bertsozale Elkartea

Data: 2024-Aza-07
Herrialdea: Nafarroa
Eskualdea: Iruñaldea
Udalerria: Iruñea

Eskaintza noizarte:
2024-Aza-22

Enpresaren izena: Bertsozale Elkartea

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa