Bertsozale Elkarteak KOMUNIKAZIO ERAGILEA behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Eginkizun nagusiak:

Komuniazio estrategia:

  • Bertsozale Elkartearen momentuari egokitutako komunikazio politika garatu, txertatu eta zaintzea. Gizarte erantzukizuna aintzat hartuz.
  • Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak diseinatzea: Internet sarea elikatzea elkartearen estrategia digitala inplementatuz (Internet atariak, sare sozialak); prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea; albisteak eta prentsa oharrak koordinatzea.
  • Komunikazio erremintak garatu eta jarraipena egitea.
  • Bertsozale Elkartearen irudi orokorra zaindu eta egokitzea.
  • Bertsozale Elkartearen bisiotik komunikazioaren koherentzia zaintzea.
  • Bertsozale Elkartearen publizitatea politika garatu eta koordinatzea.
  • Egitasmoen komunikazio planak diseinatu, koordinatu eta gauzatzea.
 
Eragiletza eta beste sailekin harremanak:
  • Komunikazio Batzordearen ardura eta dinamizazioa.
  • Gogoetak diseinatu antolatu.
  • Komunikazio Sailaren eragile lanak egitea. 
  • Sustapen Sailaren baitako hitzarmenen jarraipena egin.
  • Aholkularitza eta formazioa eman sail eta herrialdeetako eragile eta komunikazio arduradunei.
 

Eskaintzen da:

  • Egun osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrilean.
 

Baldintzak

Baldintzak:

  • Goi mailako ikasketak.
  • Komunikaziorako teknologien ezagutza.
  • Lan taldeak gidatzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Kultur munduaren ezagutza. 
  • Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
  • Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako eta planifikaziorako gaitasuna.
  • Hedabideen ezagutza.
  • Gidatzeko baimena eta autoa. 
 
 

Kontuan hartuko da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
  • Hizkuntzen ezagutza.
  • Bertsozale Elkartearen zehar lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
  • Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
  • Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.
 

Laburpena

Lekua: Villabona Gipuzkoa

Enpresa: Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2024ko abenduaren 5a baino lehen ondorengo helbideetara:
 
  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
  • koordinazioa@bertsozale.eus
 
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.

Bertsozale Elkartea

Data: 2024-Aza-29
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Villabona

Eskaintza noizarte:
2024-Abe-05

Enpresaren izena: Bertsozale Elkartea

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa