KAZETARI POSTUA

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

EnpresaBIDEA egunkari digitalak kazetari bat behar du, erredakzioko lan-taldean parte izateko. Lan-jardunaldi erdia eskaintzen da, 20 ordukoa, astelehenetik ostiralera, goizez, eta praktiketako kontratuarekin. Kontratua irailaren 1etik aurrera egingo litzateke, irailaren 2an hasteko.

 

Eskaintza egiten duen erakundea

EnpresaBIDEAn ekonomia eta enpresa zentzu zabalenean ulertzen ditugu. Egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresa-informazioan espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginez.

 

 

Baldintzak

- Kazetaritza, Komunikazioa edo antzeko titulua. Enpresagintzan edo Ekonomian titulua duten, eta kazetaritzan masterra edo esperientzia duten profesionalak ere ontzat joko dira

- Euskarazko maila altua izatea, batez ere idatziz

- Ekonomia eta enpresa alorrean interesa izatea, zentzu zabalean

Era berean, kontuan hartuko da:

- Marketin digitalaren alorrean jakintza edo esperientzia edukitzea

 

Laburpena

Enpresa: EnpresaBIDEA

Lan mota: Praktikak

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitza aurkezteko, bidali zure currirriculuma maite.reizabal@enpresabidea.eus emailera, gaian “Kazetari postua” jarrita. Curriculumak aurkezteko azken eguna uztailaren 12a izango da.