EREINDAJAN BERGARA KOOPERATIBARAKO LANGILEA: ELIKAENEAN DENDA ETA SUKALDEKO LAGUNTZAILEA

Deskribapena

Arloa: Elikagaiak / Edariak / Nekazaritza / Arrantza

Eskaintzaren deskribapena:

BETEBEHARRAK 

• Sukaldeko lanetan laguntzaile gisa aritzea, Elikaeneako sukaldean zein ekitaldietan.
• Dendako lanetan laguntzaile gisa aritzea.

 

ESKAINTZEN DA
• Jardun erdiko lanaldia, astean zehar eta larunbatetan.
• 6 hilabetetako kontratua (luzatzeko aukerarekin).
• Kooperatibako taulen araberako lansaria.
• Lanerako talde inplikatua eta giro ona.

 

Baldintzak

Ezinbestekoa da Ereindajan proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoarekin bat egitea,
eta egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea.

BALORATUKO DA: 

• Sukaldari lanetan esperientzia.
• TaIdean lan egiteko gaitasuna.
• Ardurak hartzeko gaitasuna.
• Euskaraz jariotasunez hitz egin eta idazteko gaitasuna eta lehen hitza euskaraz
egiteko jarrera.
• Langile kontzientzia.
• Elikadura burujabetza eta lehen sektorearekiko interesa, edota ezagutza.
• Gidatzeko baimena.
• Iniziatiba eta umore ona.

Laburpena

Lekua: Bergara Gipuzkoa

Enpresa: Ereindajan Bergara

Lan mota: Zehaztu gabe

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali kurrikuluma bergara@ereindajan.eus helbidera abuztuaren 31 baino lehen. 

Ereindajan Bergara

Data: 2025-Uzt-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Bergara

Eskaintza noizarte:
2025-Abu-31

Enpresaren izena: Ereindajan Bergara

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa