KONTABILITATE TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

-Enpresa taldearen kontabilitatea eramango duen pertsona baten bila gabiltza.

-Lan lerroak: kontabilitatea, fakturazioa, zergak.

-Lan taldea osatuko dute pertsona honekin batera administrazio arduradunak, kontabilitate administrariak eta kobroetako bi administrarik.

-Amatasun baja baten inguruko ordezkapena betetzeko deialdia da honakoa; martxoan hasi eta urte bukaera arteko kontratua izatea aurreikusten dugu.

 

Baldintzak

  • Enpresa kudeaketa edo administrazio arloko unibertsitate ikasketak.
  • Kontabilitateari buruzko ezagupenak; kontabilitate eta zerga gaietan praktikak egin izana edo lanean aritu izana baloratuko da.
  • Bulegoko programa informatikoen ezagutza maila altua izatea (kalkulu orriak, datu baseak).
  • Euskalduna izatea.
  • Pertsona metodikoa eta antolatua izatea; harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna.

 

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: EUSKAL EDITOREA S.L.

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duenak bidali curriculuma otsailaren 5a baino lehen 'KA-24' erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

EUSKAL EDITOREA S.L.

Data: 2024-Urt-22
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2024-Ots-04

Enpresaren izena: EUSKAL EDITOREA S.L.

Izen emate 1
Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa