Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra: tutoretza.

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Ikastolen Elkarteak argitaratutako Ikastolen Hezkuntza marko orokor berriaren lanketan, tutore lanak betetzeko pertsona behar du Elkarteak. 

 

Tutorearen funtzioak honakoak izango dira: 

  1. Ikastolen Hezkuntza marko orokorraren lanketarako, jarraipena egiten duen taldeko partaide izatea.
  2. Ikastaroa egiten ari diren irakasleei feedback-a ematea.
  3. Ikastaroaren gaineko hobekuntzak identifikatzea eta horiek taldean kudeatzea.

 

Eskaintzen da:

  • 0eko lanaldia (zati bat telelanean egiteko aukera) 2024ko urritik 2025eko martxo amaierara arte. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak.
  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenean jasotako teknikari talde profesionaleko 6. mailako lan saria.
  • Lantaldean aritzeko aukera

Baldintzak

  • Irakasle edo pedagogia gradua izatea.
  • Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez).

 

Kontuan hartuko dira:

  • Ikastolen proiektua ezagutzea.

  • Ikastolen Hezkuntza markoaren ezagutza sakona izatea.

  • Talde-lanerako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma ehi@ikastola.eus helbidera bidali behar da, irailaren 25erako. Kontzeptuan “Ikastolen Hezkuntza markoa” izenburua jarri.

 

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Data: 2024-Ira-18
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-25

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

13 izen emate
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa