Proiektu arduradun teknikoa

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:

  • Musika Bulegoaren eskaintza: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea.
  • Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
  • Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei Sail arduradunari jakinaraztea eta berarekin lehen lanketa egitea.
  • Balizko elkarlanak: eskaintzan interesgarriak izan daitezkeen lankidetzarako balizko eragile estrategikoen azterketan saileko arduraduna laguntzea.
  • Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea.
  • Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea.
  • Kudeaketa ekonomikoa: proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak burutu eta jarraipena egin .
  • Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
  • Ordezkaritza espezializatua: sektoreko foro espezializatu ezberdinetan parte hartzea.
  • Elkarteko barne batzordeak: elkartean dauden batzorde ezberdinen dinamizazioa.
  • Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.

Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea

Lan-baldintzak

 

  • Kontratu mota: aldi baterako kontratua, 6 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
  • Soldata:  29.000 € – 32.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.

 

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Musika, arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea. Musikan goi mailako ikasketak lehenetsiko dira.
  • Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
  • Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez bi urteko esperientzia izatea
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Ingelesean gutxienez B2 maila izatea

Baloratuko da:

  • Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea. Bereziki Musika klasikoan eta garaikidean eskatuko da.
  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: C1 maila izatea
  • Frantsesean B2 maila
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Laburpena

Enpresa: EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak