Transmisio arduraduna

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bere 2023-2026ko bide-orriaren baitan, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren transmisio estrategia bat obratzeko xedea badu, bi helburu nagusirekin: ipar Euskal Herriko ahal bezain bat jendek euskal kultura berena egin dezaten eta euskara ikasten dutenek kontestu bat eta zentzu bat eman diezaizkioten ikasten duten hizkuntzari.
 
Estrategia honen obratzeko, maila desberdinetako ekintzak eramanen dituen Transmisio arduradun bat xerkatzen du EKE-k.
 
Lehenik, Euskal kulturaren deskubritzeko eta bizitzeko ibilbide pedagogikoak sortu beharko ditu, eta horiei loturik eduki numeriko eta interaktibo erakargarriak asmatu.
Lan honen eramateko, elkarlan dinamika bat bultzatu beharko du partaide desberdinekin:
  • artista edo transmisio eragileekin, ibilbideak pentsatzeko, hezkuntza arloko eragileekin batera.
  • hizkuntza politikako eragileekin, euskara ikaste prozesuetan ibilbideak integratzeko.
  • mugaz gaindiko partaideekin, proiektuari Euskal Herri mailako dimentsio bat emateko.
 
Ondotik, ibilbide horiek hedatu eta kudeatu beharko ditu, ebaluaketa segurtatuz, publiko berriak bilatuz eta haientzat proposamena egokituz.
 
Azkenik, erakundeekilako harremanak landu beharko ditu, haien zuzenbide komuneko dispositiboekin bat egiteko.
 
Kontratua
  • Lan-kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
  • Lan-tokia: Lota jauregia - Uztaritze. Bulegotik mugitzea eskatuko da elkartearen beharren arabera
  • Ordutegia: denbora osoko lanaldia, astean 35 oren

Baldintzak

Eskatutako gaitasunak
  • Proiektu horren eramateko, antolatua, kudeatzaile eta koordinatzaile izan beharko du
  • Entzuteko eta analisatzeko gaitasunak beharko ditu
  • Bilduma sintetikoen egiteko gai izan beharko da
  • Pedagogoa izan beharko du publiko desberdinen arteko elkar ulertzea eta konfiantziazko harremanak sortzeko
 
Eskatutako jakintzak
  • Euskaraz eta frantsesez ongi idaztea
  • Ahozko eta idatzitako komunikazioan errextasunak ukaitea
  • Esperientzia ukaitea didaktikan
  • Tresna numerikoekin trebe izatea
  • Ipar Euskal Herriko Hezkuntza sistema arautuaren eta ez-arautuaren ezagutza ona izatea
  • Baliozko B gida-baimena ukaitea

Laburpena

Lekua: Uztaritze

Enpresa: Euskal kultur erakundea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CV-a eta motibazio gutuna bi hizkuntzatan (euskaraz eta frantsesez) emailez igorri behar dira,  2024ko irailaren 1eko berantenik, helbide honetara: elix@eke.eus

Euskal kultur erakundea

Data: 2024-Uzt-19
Herrialdea: Nafarroa Behera,Zuberoa,Lapurdi
Eskualdea: Erdialdea
Udalerria: Uztaritze

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-01

Enpresaren izena: Euskal kultur erakundea

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa