Euskaraldiko 3. edizioaren dinamizatzailea Galdakaon

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Martxoaren 28tik abuztuaren 31ra, jardun erdiz; irailaren 1etik azaroaren 30era jardun osoz; eta, abenduan, jardun erdiz, Galdakaon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko pertsona baten bila gabiltza. 9 hilabetetarako lan kontratu eskaintzen da, Galdakaoko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Baldintzak

Martxoaren 11 izango da hautagaitzak aurkezteko azken eguna eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Galdakao eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa.

Laburpena

Lekua: Galdakao Bizkaia

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkezteko azken eguna martxoaren 11 izango da, ostirala. Motibazio gutuna
aurkeztea baloratuko da.
Curriculumak eta motibazio gutunak Lansarean atariaren bidez edo jon@topagunea.eus posta elektroniko bidalita aurkez daitezke.

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2022-Ots-22
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Galdakao

Eskaintza noizarte:
2022-Mar-14

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa