Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
Lanaldi osoko lanpostua estali nahi da, komunikazio teknikari gisa, 2023ko urriaren 1etik aurrera. Funtzio nagusiak Euskaraldiko komunikazio laguntzaile lanetan jardutea eta Gipuzkoan zenbait proiekturen sustapena egitea izango dira.
Lanlekua: Andoaingo Topagunearen egoitza. Lanaldiaren zati bat telelanean egin ahalko da (2 egun bulegoan eta 3 telelanean)
Eskaintzen da: lanaldi osoko lanpostua, 2023ko urriaren 1etik aurrera
Lanpostuaren oinarrizko eskakizunak:
- Komunikazio planaren diseinua eta inplementazioa
- Ekitaldien antolaketan eskarmentua
- Diseinu tresnen erabilera (adobe)
- Harreman pertsonaletarako eta talde lanerako gaitasuna izatea
- Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea
- Euskara maila altua (gutxienik C1 maila)
- Gipuzkoa ondo ezagutzea
Baloratuko da:
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
- Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna (sare soziala, email marketina…)
- Gidatzeko baimena eta autoa
- Euskalgintza ezagutzea
Lekua: Andoain Gipuzkoa
Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Interesatuek email bat bidali beharko dute jon@topagunea.eus helbidera, irailaren 17erako. Emailaren izenburuan edo gaian "Komunikazio Gipuzkoa" idatzi, mesedez.