Proiektuen eta Komunikazioaren teknikaria

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua du eragile ugarirekin batera programa eta proiektu estrategikoak eta operatiboak garatzen eta ezartzen. Izan ere, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, ikerketa zentroekin, Eusko Jaurlaritzarekin, foru aldundiekin, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdearekin eta beste erakunde askorekin aritu da halako lanetan.
 
Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da.
 
Euskampus Fundazioak Unibertsitatea+Enpresa+Gizartea lankidetza esparruan diseinatu eta garatzen dituen programen artean dago KSIgune, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra.
 
KSIgunek Euskadiko goi mailako hezkuntza zentroen eta kultura eta sormen sektoreetako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako hezkuntza eta ikerketa proiektuen garapena sustatu eta errazten du. KSIGUNEren esparruan, Konexioak programa nabarmendu behar da, hau da, kultura eta sormen industrien eremuan Unibertsitatearen eta Industriaren arteko lankidetza sustatzen duen programa. Laguntzeko deialdien, proiektu pilotuen eta hedapen jardueren bidez, Konexioak talentuaren, ezagutzaren eta sektore profesionalaren arteko elkargunea da.
 
Postuaren eginkizuna
Konexioak programa kudeatzea eta ekosistemaren edukiak eta ikusgarritasuna sortzen laguntzea.
Postu honetan dagoena Konexioak programaren esparruan garatzen diren proiektuak eta unibertsitatearen, enpresaren eta gizartearen arteko lankidetzari lotutako etorkizuneko ekimenak bultzatzeaz, kudeatzeaz eta komunikatzeaz arduratuko da batez ere. Zeregin horren barruan sartzen dira programaren koordinazio operatiboa, ekosistemako eragileekin harremana izatea eta komunikazio ekintzak eta edukiak planifikatzea eta gauzatzea, egoki ezagutzera emateko.
 
Eginkizun nagusiak
Hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren zereginak:
 
Proiektuen kudeaketa
• Konexioak programaren deialdien koordinazio integrala (ebaluazioak diseinatzea, abiaraztea, kudeatzea eta hautatutako proiektuei laguntzea).
• Finantzatutako proiektuen jarraipen operatiboa egitea, ekimen berriak abian jartzen laguntzea eta lankidetza aukerak identifikatzea.
 
• Programaren eta KSIGUNEren esparruko beste ekimen garrantzitsu batzuen garapenarekin lotura duten azterketak, analisiak eta txostenak egitea Komunikazioa eta edukiak
 
• Programarekin lotura duten edukiak sortzea webgunerako, sare sozialetako, newsletter-etarako eta hedapen materialetarako.
 
• Unean uneko jardueren komunikazio estaldura (emanaldi laburrak, bideoak, argazkiak).
 
• Bilera eta topaketa profesionalak antolatzea eta haietan laguntzea.

Baldintzak

• Graduondoko unibertsitate titulua izatea, ahal bada, Gizarte eta Komunikazio Zientzien arlokoa eta antzeko arloetakoa.
 
• Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea postuaren eginkizunari eta planteatutako funtzioei lotuta.
 
• Esperientzia egiaztatua izatea laguntza teknikoen esparruan, baita gaitasun digital aurreratuak izatea ere.
 
• Ahozko eta idatzizko gaitasunak izatea ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Garrantzitsua da hiru hizkuntzatan hitz egiteko eta idazteko gai izatea, bilera batean parte hartu, lan bat aurkeztu, txosten bat idatzi edo telefonoz edo posta elektronikoz naturaltasunez jardun ahal izateko.
 
• Tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko prest egotea.
 
Baloratuko da:
o Esperientzia egiaztatua izatea unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzetan.
 
o Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien ekosistemari buruzko ezagutza izatea.
 
o Adimen Artifizialeko tresnak erabiltzen jakitea.
 
o Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren arloan esperientzia izatea.
 
o Aholkularitza estrategikoari, berrikuntzari edo lurralde garapenari lotutako esparruetan esperientzia izatea.
 
o Frantsesa jakitea.
 
o Doktorego tesi bat egiten aritzea edo doktore titulua izatea.
 
Gaitasun pertsonalak
• Edukiak sortu eta modu argi eta erakargarrian komunikatzeko gaitasuna.
 
• Metodologia kuantitatibo eta kualitatiboei buruzko pentsamendu analitikoa izatea eta haiek menderatzea.
 
• Autonomia, ekimena eta arazoak konpontzeko gaitasuna.
 
• Jarrera positiboa, malgutasuna eta egokitzeko trebetasuna.
 
• Proiektu eta aukera berriak identifikatu eta proposatzeko proaktibitatea.
 
Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:
• Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman egiten duen lanagatik eta lortutako emaitzengatik ongi posizionatuta dagoen eta aintzatetsia den erakunde batean lan egingo duzu.
 
• Hainbat erakunderentzako proiektu abangoardistetan parte hartuko duzu, honako hauentzako proiektuetan, besteak beste: administrazio publikoak, zenbait industria sektoretako enpresa aitzindariak eta klusterrak, Euskadiko finantza erakunde nagusiak eta haien obra sozialak.
 
• Zure ibilbidean prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa eta jarraitua jasoko duzu.
 
• Talentu handiko taldeetan lan egingo duzu, laneko giroa bikaina izanik.
 
• Berehala lanean hastea Bilboko gure egoitzan.
 
• Hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko den soldata.
 
• Kontratu mugagabea.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Euskampus Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek curriculum vitaea eta aurkezpen gutun bat bidali behar dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus_proyectos erreferentzia jarrita, egun hau baino lehen: Apirilaren 30 baino lehen.

 

Euskampus Fundazioa

Data: 2026-Api-20
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Api-30

Enpresaren izena: Euskampus Fundazioa

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa