"Erabilpen" saileko laguntzaile administratiboa

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) «erabilpen» saileko laguntzaile administratibo bat bilatzen du, denbora osoz, urte bateko lan kontratuarekin.

EGINKIZUNAK

“Erabilpen” saileko arduradunaren ardurapean, hizkuntza politika obratzeko administrazio eta tekniko laguntza-lanak egitea.

 

JARDUERA NAGUSIAK

Saileko administrazio lanak egitea

  • Saileko telefonozko harrera egin eta informazioa behar bezala hedatzea
  • Erabilpen sailari buruz internetez egin galdeei erantzutea eta erantzun ereduak sortzea
  • Saileko Misio kargudunen agendak kudeatzea eta hitzorduak hartzea
  • Sailari dagozkion bilkuren antolaketa administratibo eta teknikoa bermatzea
  • Sailari dagozkion aktualitate eta dispositiboen eguneraketa EEPko webgunean bermatzea
  • Dokumentuak egiten eta forman ezartzen laguntzea (EEPko batzorde erabakitzaileentzako dokumentuak, etab.)
  • Biltzar Nagusiak hartzen dituen erabakien segipen administratiboa egitea (hitzarmenak, dispositifs)

 

Hizkuntza kalitatearen misio kargudunarekin loturan, itzulpenen eta hizkuntza baieztapenen kudeaketa egitea

  • Itzulpen eta baieztapen eskaerak kudeatzea
  • Itzulpen, itzulpen-memoria eta datu baseak kudeatzea (eguneratzea, elikatzea, antolatzea)
  • Egin behar diren itzulpenak egitea
  • Dokumentu elebidun ereduak forman ezartzea EEPko partaideen esku uzteko gisan

 

"Euskaraz Lan Egin” dispositiboaren segipen administratiboa egitea

 

Beste sailen lekukoa hartzeko edota horien indartzeko lan egitea

  •  Beharrez gero, “Zuzendaritzari laguntza, kudeaketa administratibo eta teknikoa” misio karguduna eta “Transmisio” laguntzaile administratiboa laguntzea
  • “Zuzendaritzari laguntza, kudeaketa administratibo eta teknikoa”  misio karguduna eta “Transmisio” laguntzaile administratiboa ez direlarik hor, lekukoa hartzea: telefonoan erantzutea, itzulpen kaskoen maileguak kudeatzea, etab.

 

Postu-fitxa hau alda daiteke zerbitzuaren beharren arabera.

Baldintzak

  • Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
  • Itzulpen tekniken eta tresnen ezagutzea (OLI)
  • Word, Excel, PowerPoint informatikako tresnen menperatzea
  • Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna

 

POSTUAREN EZAUGARRIAK

  • 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
  • Estatutu publikoa

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Hautagaitza txostenak 2024ko maiatzaren 20ko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa).
  • Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona ; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr  
  • Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa
  • Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

  • Hautagaitza txostenak 2024ko maiatzaren 20ko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa).
  • Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona ; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr  
  • Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa
  • Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Data: 2024-Api-24
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-21

Enpresaren izena: Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa