Arloa: Elkarteak / Aisialdia
Eskaintzaren deskribapena:
DESKRIBAPENA
ARLOA:
Hezkuntza proiektu kudeatzailea (lanaldi erdia)
Hizkuntzen Nazioarteko Kongresu kudeatzailea (lanaldi erdia)
FUNTZIOAK:
Euskal Herriko ikastetxeetan hizkuntza aniztasunaren inguruko proiektuak gauzatu.
Ikastetxeekin harremanak, irakasle-ikasleekin elkarlana.
Kultur-artekotasunean ari diren elkarteekin harremana.
Kongresuko antolaketa-batzordearekin eta gainerako eragileekin koordinazioa.
Logistika kudeaketa.
Hiztun komunitateetako eragileekin harremana.
Proiektuak komunikatu web orrian, sare sozialetan eta hedabideetan.
ESKATUKO DIRENAK
Gidabaimena.
Hizkuntza ezaguera: euskara (naturaltasunez ahoz eta idatziz).
BALORATUKO DIRENAK
Lizentziatura ikasketak edo parekideak, bereziki baloratuko da humanitateen arloko ikasketak izatea, hezkuntza arloko ikasketak, hizkuntzalaritzaren arlokoak eta lankidetza arlokoak.
Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
Ikastetxeetan lan esperientzia.
Garapenerako lankidetzan esperientzia.
Irakaskuntza eta euskalgintza arloetan ezagutza eta konpromisoa.
Lantaldeak kudeatu eta koordinatzeko gaitasuna.
Ekitaldien antolaketa logistikoan ezagutza eta eskarmentua.
Hizkuntza ezaguera: gaztelera, frantsesa edo ingelesa (naturaltasunez ahoz eta idatziz), eta beste.
Traturako gaitasuna.
Lankidetza proiektuak formulatzen eskarmentua.
Komunikazio teknologien ezaguera eta komunikazio lanetan eskarmentua.
Lekua: Aretxabaleta Gipuzkoa
Enpresa: Garabide Kultur Elkartea
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
25.000-30.000
ESKAINTZEN DA
Lanaldi osoko jardunaldia
Otsailean lanean hasteko aukera
HAUTAKETA PROZESUA
Curriculumak jasotzeko epea urtarrilaren 18an bukatuko da.
Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.
Bidali curriculumak pertsonala@garabide.eus helbidera eta mezuaren izenburuan “Deialdia – Hezkuntza eta Kongresu kudeatzailea" erreferentzia adierazi.