Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
IKA helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduen erakundea da. 1989an sortu bazen ere, bertan biltzen diren euskaltegiak eta irakasleak aspalditik ari dira zeregin horretan. Gasteizen, gaur egun 90 bat irakasle gara eta hiru euskaltegi ditugu, hiriko gune estrategikoetan, euskara ikasi nahi dutenei ahalik eta erraztasun handienak emateko. Ikasturte honetan, 1300 ikasle inguru ditugu.
Urtean zehar 2, 3 eta 5 orduko ikastaroak eta eskaintza bereziak antolatzen ditugu maila guztietan eta ordutegi zabalean (07:30etik 21:30era). Horrez gain, aspalditik dihardugu hainbat erakunde publiko eta enpresa pribatutako langileak trebatzen: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Eusko Legebiltzarra, Gasteizko Udala, EHU-UPV, Corte Inglés, Mutualia, Kutxabank, Laboral Kutxa…
Gurean lan egiteko ezinbesteko baldintza da C1 edo C2 agiria eta lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua. Horrez gain, baloratuko da gurean Glotodidaktika ikastaroa egina izatea.
Informazioa eta matrikula egiteko: Amaritu euskaltegia. Paraguay, 10 - 01012 Gasteiz
945244905 – zaldiaran@ikaeuskaltegiak.eus
Lekua: Gasteiz Araba
Enpresa: Gasteizko IKA euskaltegia (Ardatz Kultur Elkartea)
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
GLOTODIDAKTIKA
Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa
Irailean, Gasteizko IKA euskaltegiak Glotodidaktika ikastaroa eskainiko du. Astebetez gure jardunaren oinarri teorikoa landuko dugu, eta beste astebetez euskaltegiko taldeetan praktikak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Alderdi teorikoan, besteak beste, HABEren HEOCa eta IKAren ECPa, irakaskuntzaren oinarriak, metodologia, talde-dinamika, ikasleen autonomia eta IKT eta informatika baliabideak landuko dira; praktikoan, berriz, gure irakasleen laguntzaz iraileko taldeetan arituko dira, hasieran saioak behatuko dituzte, gero jardueraren bat gidatu eskolan eta amaieran saio bat emango dute.
Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da C1 edo C2 agiria eta lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua.
Amaieran 50 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez.
Noiz: irailaren 6tik 17ra
Matrikula epea: zabalik ekainaren 14tik irailaren 2ra arte
Prezioa: 350 €
Kopuru mugatua
Informazioa eta matrikula egiteko: Amaritu euskaltegia. Paraguay, 10 - 01012 Gasteiz 945244905 – zaldiaran@ikaeuskaltegiak.eus
|