Administrari-kudeatzaile bila gabiltza GAZTEZULOn

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile baten bila gabiltza. Kontabilitatea, gastuen zein sarreren kontrola, aurrekontuen kudeaketa eta planifikazioa,  fakturazioa, diru-laguntza deialdietarako aurkezpena, zuriketak eta jarraipena, ordainketak, faktura elektronikoak eta kobruak egiten eskarmentua duena. Jardun ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko gaitasuna, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz...

Baldintzak

ESKATZEN DA

  • Komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.

  • Euskaraz jakitea.

  • Ekonomia ezagutzak eta horrekin lotutako ikasketak.

  • Diru-laguntzetan eskarmentua: zuriketak, aurrekontuak...

  • Proaktibitatea, ofimatika ezagutzak, egokitzapen azkarra eta kalkulu-orriak erabiltzen jakitea (excella).

  • Antolakuntzarako, talde lanerako eta giza harremanetarako gaitasuna.

  • Zorrotza eta arduratsua izatea.

  • Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.

ESKAINTZEN DA:

  • Astean 20 orduko lan kontratua (egunean 4 ordu, goizez), baina malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegietan.

  • Etxetik telematikoki egingo luke lan.

  • Sei hilabeteko kontratua, luzagarria.  

  • 2026ko ekainetik aurrera hasiko litzateke lanean. 

 

Laburpena

Enpresa: GAZTEZULO

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure curriculuma ekainaren 15a baino lehen, lanpostu honetarako motibazioa azalduz, zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.