KOORDINAZIOA/ADMINISTRAZIOA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

 

Deskribapen orokorra:

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.

Gaur egun elkarteak kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera. Administrazio publiko ezberdinekin harremana, zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat. Finantzazio iturriak bideratzeaz, diru-laguntzak eta zuriketak aurkezteaz zein elkarteko administrazio kudeaketa egunera eramateaz arduratuko da postua betetzen duen lankidea. Horrez gain, lan-taldeko barne funtzionamendua koordinatu eta kanpo ordekaritza burutu beharko du.

Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitz eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da.

Lanpostuaren zereginak:

Gasteizko euskalgintza eta gizartean eragiten duen elkarte baten koordinazioa aurrera eramatea

Administrazio eta beste erakundeetan elkartearen ordezkaria izatea

Lan-taldearen giza baliabideen ardura eraman

Laguntza eta hitzarmenen kudeaketa 

Altxortegiaren kudeaketa eta erlazionatutako zereginak burutzea

 

 

Baldintzak

Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Giza-baliabideetan, Lan-harremanetan, Administrazioan edo erlazionaturiko ikasketak izatea

Gida baimena

Baloratuko da:

Gasteizko elkartegintzan eskarmentua izatea (gizarte mugimenduan eta euskalgintzan)

GEU Elkarteko bazkidea izatea

Jarrera konprometitua, dinamikoa, izaera planifikatua eta jendaurreko harremanetan eskarmentua

Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea

Komunikazio eta teknologia berriekin eskarmentua izatea

Langabezian egotea

Gasteizen erroldatuta egotea

Lan-baldintzak:

Kontratu mota: Ordezkapen kontratua (6 hilabete gutxienez)

Lanaldia: Osoa

Soldata: 33.750 € gordin

 

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

Data: 2024-Ots-26
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2024-Mar-01

Enpresaren izena: GEU Gasteiz Euskalduna elkartea

13 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa