Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Gure moneta proiketuaren koordinatzailearen ardurapean, administrazio eta kontabilitate ardunadunak elkartearen administrazioarekin zerikusia duten lanak kudeatuko ditu (deialdiak, aktak, hitzorduak…) eta kontabillitatearekin zerikusia dutenak ere bai (aurrekontua prestatu, jarraipena egin, kudeatu, kontuen jarraipena eta kudeaketa egin…).
• Elkartearen kontabilitate orokorra bermatuko du: aurrekontuaren lanketan lagunduko du, jarraipena egingo du eta azken balantzea prestatuko du.
• Sartzen eta irteten diren fakturak, bankuko kontuak eta kutxako fluxua kudeatuko ditu.
• Aurrekontuaren betearazpenaren eta kutxako fluxuaren jarraipena egiteko tresnak jarriko ditu, koordinatzailearen eta Gidaritza Batzordearen eskura.
• Moneta fisikoa kudeatuko du: truke-bulegoen jarraipena, billeteen stocka dagoen kutxaren inbentarioa, birmoldaketen kudeaketa, berme-funtsaren kudeaketa, etab.
• Moneta digitala kudeatuko du: kontu bat irekitzeko nahitaezkoak diren dokumentuak eskuratu eta artxibatzea (pertsonen, enpresen eta elkarteen agiriak), kontuak kargatzea, birmoldaketak kudeatzea, berme-funtsa kudeatzea, etab.
• Kide indibidualentzako, profesionalentzako eta tokiko agintarientzako komunikazioak (mezuak, oharrak, jakinarazpenak...) eta ekarpenak kudeatuko ditu.
• Datu-basea kudeatuko du.
• Laguntza emango die erabiltzaileei posta elektronikoz eta telefonoz.
-Instantzien deialdiak egingo ditu, aktak jasoko ditu eta bideratuko ditu.
-Lantaldearen barne komunikazioaz arduratuko da: oharrak, jakinarazpena, mezuak...
-Eragileekin harremanak antolatu eta kudeatuko ditu: hitzorduak egin, mezuak bidali, partaideen agendak koordinatu...
-Komunikazio eta prentsa lanetan lagunduko du: mezuak bidali, jarraipena egin, agendak antolatu... (Komunikazio arduraduna egon bitartean)
-Proiektuaren beharren arabera justifikatuta, plangintzak eskatzen duen edozein funtzio betetzea eska dezake elkartearen edozein instantziak.
Zer eskatzen da:
-Ofimatikan ezagutza eta esperientzia.
-Kontabilitatean esperientzia.
-Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
-Harreman publikoetarako eta sozialetarako gaitasuna.
-Lana autonomiaz kudeatzea.
-Euskara ondo menperatzea (C1 edo baliokidea)
-Gutxieneko ikasketak: lanbide heziketarako goi mailako titulazioa, lanpostuarekiko zerikusia duten arloetako unibertsitateko titulua edo, titulaziorik ez izanez gero, antzeko lanpostuetan esperientzia.
-Gidatzeko baimena eta kotxea
Enpresa: Gure Moneta
Lan mota:
Zehaztu gabe
Soldata:
Zer eskaintzen da:
-Lanaldi erdiko edo osoko urtebeteko lan-kontratua, luzatzeko aukerarekin
-Tokiko ekonomian, euskaran, transitzio ekologikoan eta justizia sozialean oinarritutako proiektu batean parte hartzeko aukera.
-Telelana egiteko aukera eta ordutegia antolatzeko aukera, beti ere, agendaren arabera eta proiektuaren beharren arabera.
Baloratuko da:
-Administrazio lanetan eta kontabilitaten esperientzia izatea
-Proiektuarekiko motibazio handia.
-Hizkuntza osagarrien ezagutza (frantsesa eta gaztelania, bereziki)
Zer eskaintzen da:
-Lanaldi erdiko edo osoko urtebeteko lan-kontratua, luzatzeko aukerarekin
-Tokiko ekonomian, euskaran, transitzio ekologikoan eta justizia sozialean oinarritutako proiektu batean parte hartzeko aukera.
-Telelana egiteko aukera eta ordutegia antolatzeko aukera, beti ere, agendaren arabera eta proiektuaren beharren arabera.
Baloratuko da:
-Administrazio lanetan eta kontabilitaten esperientzia izatea
-Proiektuarekiko motibazio handia.
-Hizkuntza osagarrien ezagutza (frantsesa eta gaztelania, bereziki)