Irungo bulegorako Arreta eta Zerbitzu Kudeatzailea

Deskribapena

Arloa: Bezeroaren harrera / Dendako saltzaileak / Telefonariak

Eskaintzaren deskribapena:

FUNTZIOAK:

Arreta eta Zerbitzu Kudeaketa Arloetako lanak txandakatuz:

  • Bazkideen arretaren kudeaketa (eposta bidez, telefonoz edota bulegoan aurrez aurrekoan).
  • Bazkidegai berriei zerbitzu nahiz kooperatibaren informazioa ematea.
  • Zerbitzuen aktibazio, baja, tarifa aldaketa eta matxuren kudeaketa administratiboa.

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Bezero arretara bideratutako ezagutza
  • Ofimatika edo bulego kudeaketa
 

ESPERIENTZIA

Ondorengo esperientzia baloratuko da:

  • Talde lanean aritu izana.
  • Arreta komertzialean lan egin izana.
  • Bulegoen kudeaketan aritu izana.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUTZA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA

Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Ekimena.
  • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

 

Baldintzak

MAILA

Administrari laguntzailea

GAINBEGIRALEA

Arloetako arduradunak eta Zuzendaritza

KOKALEKUA

Irun (Gipuzkoa)

PROBALDIA

6 Hilabete.

KONTRATU MOTA

Iraupen jakineko bazkide langilea (urtebetez)

LEHENENGO URTEAREN ONDOREN

Izaera mugagabeko bazkide langilea

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 orduko lanaldia.

LANSARIA

Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 23.624,64 €.ko lansari gordina.

 

 

Laburpena

Lekua: Irun Gipuzkoa

Enpresa: IZARKOM KOOP. ELK.

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Arreta etZerbitzuen Kudeatzailea” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Irailak 18 (berau barne) arte.

Izarkomen lan eskaintzetan ohikoa den moduan, lanpostu honetarako hautatze prozesuan lehentasuna bazkideei emango zaie

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Arreta etZerbitzuen Kudeatzailea” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Irailak 18 (berau barne) arte.

Izarkomen lan eskaintzetan ohikoa den moduan, lanpostu honetarako hautatze prozesuan lehentasuna bazkideei emango zaie

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

IZARKOM KOOP. ELK.

Data: 2026-Ira-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Oarsoaldea
Udalerria: Irun

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-18

Enpresaren izena: IZARKOM KOOP. ELK.

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa