Andoaingo Ondarreta Herri Eskolan Multi Kiroleko Hezitzaile

Deskribapena

Arloa: Begiraleak

Eskaintzaren deskribapena:

LAN-ESKAINTZA

MULTIKIROLEKO HEZITZAILEA

Ondarreta Herri Eskola · Andoain

Andoaingo Ondarreta Herri Eskolan multikiroleko hezitzaile bat behar dugu, haurrei kirolaren bidez gozatzeko, ikasteko eta taldean bizitzeko aukera eskaintzeko.

Lanpostuaren ezaugarriak

  • Lanpostua: Multikiroleko hezitzailea.
  • Ikastetxea: Ondarreta Herri Eskola.
  • Herria: Andoain.
  • Lan-eremua: Eskola Kirola eta multikirolaren dinamizazioa.

Lan-ordutegia

  • Astelehena: 16:45–17:45
  • Asteazkena: 16:45–17:45
  • Osteguna: 16:45–17:45
  • Ostirala: 16:45–17:45
  • Larunbata: Goizez, ordutegia zehazteke( gutxienez 2 ordu).

Astean 5 saio, guztira gutxienez 6 orduko jarduna, larunbateko ordutegia zehazteke dagoelarik.

Eginkizun nagusiak

  • Haurrei multikirolaren oinarrizko edukiak eta kirol-jarduera desberdinak irakastea.
  • Saio dinamikoak, hezigarriak eta parte-hartzaileak prestatzea eta garatzea.
  • Haurren garapen motorra, autonomia eta talde-lana sustatzea.
  • Kirolaren bidez errespetua, lankidetza eta bizikidetza lantzea.
  • Eskola Kiroleko jardueretan eta, hala badagokio, asteburuetako jardueretan parte hartzea.
  • Ikastetxeko eta Eskola Kiroleko arduradunekin koordinatzea.

 

 

 

 

Baldintzak

Hautagaiaren profila

  • Haurrekin eta kirol-jarduerekin lan egiteko interesa eta motibazioa.
  • Taldeak dinamizatzeko eta saioak antolatzeko gaitasuna.
  • Hezkuntza- eta kirol-balioekiko konpromisoa.
  • Euskaraz komunikatzeko erabateko gaitasuna.
  • Multikirolarekin edo haur eta gazteen kirolarekin lotutako prestakuntza edo titulazioa.Gutxienez erdi mailako kiroleko zikloa ikasten edota amaituta.

 

Laburpena

Enpresa: KIROLEAN AHOLKULAB KOOP ELK TXIKIA

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Soldata 15 euro gordin , gutxi gora behera.

Gurekin kontaktuan jartzeko edota curriculuma bidaltzeko erabili helbide elektroniko hau: txomin@kirolean.eus

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Soldata 15 euro gordin , gutxi gora behera.

Gurekin kontaktuan jartzeko edota curriculuma bidaltzeko erabili helbide elektroniko hau: txomin@kirolean.eus

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

KIROLEAN AHOLKULAB KOOP ELK TXIKIA

Data: 2026-Ira-16

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-30

Enpresaren izena: KIROLEAN AHOLKULAB KOOP ELK TXIKIA

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa