EGUNEKO ARRETA ZERBITZUKO DINAMIZATZAILE

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

ATARTEA (pertsona autonomo edota mendekotasun maila baxua duten pertsonei bideratutako zerbitzu arina) adineko herritarrentzat antolaturiko eguneko arreta zerbitzuko dinamizatzaile.
 
Egin beharrekoak: Erabiltzaileei arreta zuzena eman, burutzen diren ekintzak diseinatu eta aurrera eraman, hala nola: estimulazio kognitiboa, jarduera fisikoa, aisialdia, teknologia berrien tailerrak etab. Erabiltzaileek aurkezten dituzten beharretan laguntza eskaini.
Erabiltzaileen jarraipenak egin (bizi arreta planak, balorazio kognitiboak...). Egunerokotasunean, lan talde bilerak burutu eta erregistroak bete (intzidentziak, asistentziak etab.). Lan administratiboa: zerbitzuaren hiruhileko edota urteko memoriak idaztea.
 
Lehenengo bi hilabeteetan zehar lanaldia murriztua izango da, astean 20 ordukoa (goiz edo arratsaldez). Lanaldi osora igaroko da amatasun-baja bete behar denean ordutegia 9:00-13:00 / 14:00-18:00 izanik. Abuztuan zehar, ATARTEA zerbitzua itxita izanik, Aramaioko LURGORRI eguneko arreta landa zentruan emango da zebritzua.
 
Kontratuaren iraupena: Ordezkapen arrunta + amatasunagatiko ordezkapena. 
Hasiera data: Uztailean hastea aurreikusten da.
 

Baldintzak

Euskara maila ona (EGA edo baliokidea)
Gizarte edo hezkuntza arloko ikasketak
Debagoiena bailaran bizitzea
 
Baloratuko da: Hirugarren adinarekin esperientzia
 
 

Laburpena

Enpresa: KL KOOP. ELKARTE TXIKIA

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure Curriculum-a kl.klkoop@gmail.com helbidera. 

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bidali zure Curriculum-a kl.klkoop@gmail.com helbidera. 

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.