Diseinu grafikoan eta digitalean aritzeko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Eskaintzaren deskribapena:

Gure lan-taldean ordezkapen bat egiteko lankide baten bila gabiltza. Diseinu grafikoan eta digitalean eskarmentua duen pertsona bat aurkitu nahi genuke, taldean aritzeko gaitasuna duena. Diseinuaren eta komunikazioaren beste alor batzuetan interesa eta gaitasunak izatea ere baloratuko dugu.

Zer eskaintzen da:

  • Berehala lanean hastea.
  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa.
  • Lantokia Lesakan, Nafarroan.

 

Baldintzak

Zer eskatzen da:

  • Titulua goi-mailako zikloan.
  • Gidatzeko baimena.
  • Euskara-maila altua, ahal dela C1 edo baliokidea.

Baliotsiko da:

  • Esperientzia izatea hauetako alorren batean edo batzuetan:
    • Diseinu grafikoan: Brandina eta markaren diseinua, papererako aplikazioak eta diseinu editoriala.
    • Web diseinua, aplikazio mobilen diseinua, sare sozialak… 
    • Bideo grabazioa, edizioa eta animazioa.
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.

 

Laburpena

Lekua: Lesaka Nafarroa

Enpresa: Ttipi-Ttapa Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali CV-a eta Portfolioa. kulturkari@ttipi.eus
Eskatutako profilari hobekien egokitzen direnekin hauta-proba praktikoa eginen da.

 

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu deialdi honetara aurkeztuz gero zure datu pertsonalak Ttipi-Ttapa Fundazioaren tratamendu sistemetan jasoko direla enpresak burutzen dituen langile hautaketa-prozesuetan erabiltzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra eta zure baimen zehatza dira. Deialdian izena emateak zure baimen zehatza ematea dakar. Zure datuak bai informatikoki bai paperez tratatuak izan daitezke.

Gogorarazi nahi dizugu zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezula. Edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskari. Horretarako, fundaziora jo dezakezu, helbide honetan: Koskonta bidea, 7, 1., 31770 Lesaka (Nafarroa) edo posta elektroniko honen bitartez: info@ttipi.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren N.A. edo baliokide den beste agiriren kopia bidali beharko da. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es). Zure datu pertsonalen babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu gure webgunean dagoen Pribatutasun Politika irakurri dezakezu.

 



 

 

Ttipi-Ttapa Fundazioa

Data: 2024-Mar-08
Herrialdea: Nafarroa
Eskualdea: Iruñaldea
Udalerria: Lesaka

Eskaintza noizarte:
2024-Eka-01

Enpresaren izena: Ttipi-Ttapa Fundazioa

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa