ALDIZKAKO FORMAKUNTZA ESKAINTZA BAXE NAFARROAN

Deskribapena

Arloa: Informatika / Internet

Eskaintzaren deskribapena:

Marketinga edo merkataritza ikasketak egiten ari zara eta euskalduna zara?


Yukan Innovate enpresan, tokiko enpresa txiki eta ertainak laguntzen ditugu gertuko jarraipena eta teknologia digitalak erabiliz. Prozesuak sinplifikatu, komunikazioa erraztu eta tresna digitalak egokituz, enpresen eguneroko kudeaketa errazten dugu.


Horretarako, diagnostikoak, egokitutako software edo ERP sistemak eta formakuntzak eskaintzen dizkiegu tokiko enpresei.


Aldizkako formakuntza bat bilatzen ari bazara, teknologia arloan eta Ipar Euskal Herrian lan egiteko aukera eskaintzen dizugu.


???? Bilatzen dugun profila :
• Komertzio edo marketing ikasle euskaldun bat (frantsesa ere beharrezkoa)
• Salmentak eta bezero harremanak gustuko dituena
• Motibatua eta erronka berriak hartzeko prest dagoena


???? Zure eginkizunak :
• Gure ERP software berritzailea merkaturatzea
• Tokiko enpresei gertuko laguntza eskaintzea
• Gure bezero zorroa garatzea eta fidelizatzea


???? Zer eskaitzen dugu :
• Esperientzia praktiko aberasgarria
• Zure gaitasunak garatzeko laguntza pertsonalizatua
• Talde atsegin eta dinamikoa
• Hizkuntza anitz praktikatzeko aukera

Baldintzak

???? Kokapena :
• Donazaharre (Baxe Nafarroa)
• Mugikortasuna : Hego Euskal Herria, Biarnoa eta Landak

Laburpena

Lekua: Donazaharre Nafarroa Behera

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Praktikak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

???? Hautagaitza bidaltzeko: Bidali zure CVa eta motibazio gutuna isaak.elduaien@yukaninnovate.com helbidera, "Aldizkako formakuntza – Tokiko enpresak digitalizatzen " erreferentziarekin.


Bidali zure hautagaitza eta bihurtu tokiko enpresen digitalizazioan eragile

Yukan Innovate Informazio gehiago

Data: 2025-Mar-13
Herrialdea: Nafarroa Behera
Eskualdea: Garazi
Udalerria: Donazaharre

Eskaintza noizarte:
2025-Mar-31

Bai&By Ikasi Ingelesa
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa