Arloa: Informatika / Internet
Eskaintzaren deskribapena:
Andramari Zornotzako Ikastolak hurrengo lanpostua betetzeko pertsona bat behar du:
IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA
Eskaintzen da:
Sei hilabeterako %50eko lanaldia, hurrengo ikasturtean luzatzeko aukerarekin. Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenean jasota dagoen IKT-ko mantentze-teknikariari dagozkionak izango dira.
Lanpostuaren zereginak:
- Azpiegitura informatikoa kudeatzea: hardwarea, softwarea, sareak eta segurtasuna.
- Sistemen eta sareen administrazio-kudeaketa.
- Internet eta mezularitza elektronikoko zerbitzu teknikoaz arduratzea.
- Ikasle, irakasle eta langileentzako aholkularitza, prestakuntza eta euskarri teknikoa eskaintzea.
- Komunikazio-zerbitzuak kudeatzea.
- Web inguruneetarako teknikari lanak gauzatzea.
- Ikastolako IKT planaren kudeaketaren jarraipena eta laguntza eskaintzea.
- Informatika-proiektuak planifikatzea eta inplementatzea.
Eskakizunak:
- GMHZ Sare informatika sistemen administrazioa edo baliokidea
- Euskarazko C1 ziurtagiria edo baliokidea
Kontuan hartuko dira:
- Alexia hezkuntza-plataforma ezagutzea.
- Ekipo informatikoen konponketan eta erabiltzaileentzako laguntza teknikoan esperientzia.
- Google Workspace for Education aplikazioarekin lanean aritu izana.
- Antzeko lanetan eskarmentua.
- Komunikatzeko, arazoak konpontzeko eta talde-lanerako trebetasuna.
- Jarrera positiboa, egokitzeko gaitasuna eta hezkuntzako esperientzia.
- Lanerako prestutasuna eta autonomia.
Lekua: Zornotza Bizkaia
Enpresa: Andramari Zornotzako ikastola
Soldata:
Interesatuek, bidali zuen CVa zornotza@ikastola.eus helbidera , IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA erreferentzia izenarekin. Epea abenduaren 11an, asteazkenean, amaituko da.
Hautatutako pertsonei baino ez zaie deituko elkarrizketara etor daitezen.