AUPAk langile bat bilatzen du alternantzian

Deskribapena

Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak

Eskaintzaren deskribapena:

Ipar Euskal Herriko auto-partekatze kooperatibarekin bat egin eta parte har ezazu trantsizio ekologikoan, mugikortasun arloan eraginez, eta ekonomia sozial eta solidarioaren baloreak partekatuz: interes kolektiboa eta kooperazioa.

TESTUINGURUA

Aupa 2022 bukaeran sorturiko Interes Kolektiboko Kooperatiba da, auto-partekatze zerbitzu bat proposatzen duena Ipar Euskal Herrian eta Landetako hegoaldean.
Gure eginkizun nagusia: autoaren erabilera apaltzea, erabilera puntual bat sustatuz: partikularrentzat eta profesionalentzat auto batzuk eskuragarri emanez, oren edo egun batzuetarako, eguneko 24 orenetan.
Aupa Frantzian duela 20 urtetik auto-partekatzea sustatzen duen Citiz sareko kide da.
Gaur egun, lan-taldea handitu nahi genuke (kooperatibako zuzendari nagusiarekin batera), zerbitzua eta kudeaketa hobetzeko.
Bulegoa Baiona Ttipian dugu eta ekonomia sozial eta solidarioko beste eragile batzuekin partekatzen dugu (Euskal Moneta, Bihar, Terre Buissonnière eta Bai Euskarari). Ingurumen gazte eta dinamiko batean, aldizkako formakuntzan den langile berria eginkizun anitzetan trebatzen ahalko da, lagundua eta inguratua izanez.

EGINKIZUNAK

  • Langilea ondoko eginkizunetan formatu eta trebatuko da:
  • Bezeroen kudeaketa: telefono bidezko harrera, e-mail kudeaketa, izen-emateen kudeaketa eta bezeroekin harremana;
  • Autoen kudeaketa: andeatzeak, ibilgailuak mugitzea noizbehinka;
  • Komunikazioa: e-mailing kanpainak sortzea, sare sozialen animazioa, kooperatiba azoketan aurkeztea puntualki;
  • Kudeaketa administratiboa (datuen bilketa, datu-baseen kudeaketa).

Jakintza teknikoak

  • Idazteko gaitasuna
  • Bulegotika tresnen menperatzea (Internet, Word, Excel, Powerpoint…)
  • Euskararen ezagutza abantaila bat da (ahozkoan eta idatzian)
  • B gida-baimena beharrezkoa

Trebetasunak

  • Harremanetarako gaitasunak
  • Gaitasun aniztasuna eta disponibilitatea
  • Autonomia, iniziatibak hartzeko gaitasunak
  • Antolaketarako gaitasuna, zorroztasuna

 

 

Baldintzak

  • Aprendizgo kontratua (2 egun eskolan / 3 egun enpresan idealki)
  • Kontratuaren hastapena: berantenik 2025ko iraila
  • Lantokia: Baiona, Cordeliers karrika 38
  • Lan-eremua: Baiona-Angelu-Miarritzen eta inguruak
  • Lansaria: araututako taularen araberakoa
  • Abantaila: garraio publikoari edo bizikleten alokatze tituluen hartzea

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Praktikak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Ekintzailea bazara eta balore azkarrak dituen kooperatiba berritzaile batean inplikatu nahi baduzu (garapen iraunkorra, ekonomia sozial eta solidarioa), kuriosa eta motibatua bazara eta izpiritu kritikoa baldin baduzu, postu hau zuretzat egina da!


– CVa + motibazio gutuna igortzeko: aupa@citiz.fr, ekainaren 13a aitzin–

AUPA Informazio gehiago

Data: 2025-Mai-12
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2025-Eka-13

Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa