Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak
Eskaintzaren deskribapena:
Hitz gutitan…
Ipar Euskal Herrian klimaren larrialdiaren eta gizarte-justiziaren inguruko erronken inguruko mobilizazioak antolatzen parte hartzea.
	Zure Herritar Zerbitzuaren Misioa
	Helburuak
Bizi! elkartearen lana agerian eman, kanpainetan parte hartu, eta jadanik osatua den talde bati laguntza ekarri herritarren mobilizazio indartsuak lortzeko, klima larrialdiaren eta gizarte-justiziaren inguruko erronken inguruan, Ipar Euskal Herrian.
Ekintzak
Biziko koordinazio-taldearekin eta laguntzaileekin elkarlanean, eta elkarteko koordinatzaile baten gainbegirapean, laguntzaileak, identifikaturiko bolondres taldearekin batera, honako eginkizun nagusiak izanen ditu:
• Oro autoz ereduari alternatibak, espazio publikoan publizitatearen lekua murriztea, AHTaren kontrako mobilizazioa, eta etxebizitza iraunkor eta solidario baten aldeko lana bezalako gaietan oinarrituriko hainbat ekitaldiren antolaketan parte hartzea.
• Klima aldaketaren kontrako herritar mobilizazioen kanpainak biziberritzean parte hartu (erakus mahaiak atxiki, jendeari informazioa eman, herritar aldarrikapenak aitzinarazi, alternatibak aitzinean eman, karrikako komunikazioa, etab.).
	• Komunikazio estrategia berritzaileak garatzen lagundu.
	
	 
	Ekimen gaitasuna
	Zerbitzu Zibileko boluntarioak ekarpenak egiteko eta bere misioaren edukia garatzeko aukera izango du.
	Zure ingurunea
	Derrigorrezko formakuntzak
	Misioaren denboran, laguntzaileak  delako PSC1 formakuntza ukanen du lehen sokorrien jestuak beretzeko eta herritar formakuntza bat (edukia eta formatua harrera erakundearen arabera aldatzen dira: hitzaldia, eztabaida...).
	Tutoretza eta laguntza
	Laguntzailea tutore edo erreferente batek lagunduko du erakundean, bere misioa ongi burutzeko.
Zure harremanetarako : Elouan Trichard, Biziko Koordinaketaren ko-animatzailea.
Praktikan
Laguntzaile 1 bilatzen da
Adingabeentzat ere eskuragarri
Astean 24 eta 30 ordu artean
Onuradunak: Publiko guztiak
Jarduera nagusiak: Transmisioa, Pedagogia, Prebentzioa, Sentsibilizazioa, Animazioa, Balioestea, Bitartekaritza, Informazioa
	Iraupena
	8 hilabete
	Hasiera data
	2025eko irailaren 1a
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Bizi! Mugimendua
								Soldata: 
								Zehaztu gabe
							
	Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
	proposatzen du Baionan.
	☛ Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
	telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
	☛ Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.