Arloa: Garraioa / Autogintza / Aeronautika / Itsasgintza
Eskaintzaren deskribapena:
Ipar Euskal Herriko auto-partekatze kooperatibarekin bat egin eta parte har ezazu trantsizio ekologikoan, mugikortasun arloan eraginez, eta ekonomia sozial eta solidarioaren baloreak partekatuz: interes kolektiboa eta kooperazioa.
LURRALDEKO HERRITAREN EKIMENA
Aupa 2022 bukaeran sorturiko Interes Kolektiboko Kooperatiba da, auto-partekatze zerbitzu bat proposatzen duena Ipar Euskal Herrian eta Landetako hegoaldean.
Gure eginkizun nagusia: autoaren erabilera apaltzea, erabilera puntual bat sustatuz: partikularrentzat eta profesionalentzat auto batzuk eskuragarri emanez, oren edo egun batzuetarako, eguneko 24 orenetan.upa Frantzian azken 25 urte baino gehiagotan auto-partekatzea sustatzen duen Citiz sareko kide da.
Gaur egun, taldea handitu nahi dugu (kooperatibako zuzendaritza orokorraren ondoan), zerbitzua eta haren kudeaketa garatzeko.
Bulegoa Baiona Ttipian dugu eta ekonomia sozial eta solidarioko beste eragile batzuekin partekatzen dugu (Euskal Moneta, Bihar, Terre Buissonnière eta Bai Euskarari). Ingurumen gazte eta dinamikoan, aldizkako formakuntzan den langile berria eginkizun anitzetan trebatzen ahalko da, lagundua eta inguratua izanez.
ZURE EGINKIZUNAK
Ondoko eginkizunetan formatu eta trebatuko zara:
Orokorkiago, ESS saileko egitura bateko misioak eta ardurak, kooperatiba-eredu barnean.
Bereziki zure jakintza eta laguntza ekarriko dizkiezu zuzendariari eta komunikazio arduradunari zerbitzuaren garapen jarduerari buruz:
BILATZEN DEN PROFILA
Eskaturiko trebetasunak:
Eskaturiko beste gaitasunak:
Enpresaburu gogoa baduzu eta balore azkarrak dituen kooperatiba berritzaile batean inplikatu nahi bazara (garapen iraunkorra, ekonomia sozial eta solidarioa), kuriosa eta motibatua bazara eta izpiritu kritikoa baldin baduzu, postu hau zuretzat egina da!
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Praktikak
Soldata:
CVa + motibazio gutuna igortzeko: aupa@citiz.fr, maiatzaren 30a aitzin.