Argitalpenen banatzailea

Deskribapena

Arloa: Garraioa / Autogintza / Aeronautika / Itsasgintza

Eskaintzaren deskribapena:

2023ko apiriletik aurrera argitalpenen banatzaile izateko lan eskaintza.
%33ko lanaldia

Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, hainbat lan esparru ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. "Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko  enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat".

 

Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko www.faktoria.eus/gurekin-lan-egin atalera. 

 
Eskaintzen da
  • %33ko lanaldia. Urtean 595 ordu.
  • Banatzailearen lan orduak ez dira homogeneoki banatzen, hau da, hilean egun puntual batzuetan (normalean 6 egunetan) pilatzen dira 49,5 ordu horiek.
  • Soldata eskainitako lanaldiarentzat 7.000€/urtean (gordin) da, 14 pagatan banatutakoa,  lanaldiarentzako, 500€/hilabetero.
  • Oporrak: 23 egun urtean eta nahi denean hartzeko 2 egun.

Baldintzak

Eskatzen da
  • Banaketa egunetan goizez lan egitea.
  • Baimena eta Kotxe propioa izatea (furgoneta izatea ez da beharrezkoa).
  • Jendearekin harremantzeko gaitasuna.
  • Euskaraz aritzeko gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 

Laburpena

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kronograma:

  • Martxoaren 26a (igandea): Jautagaitzak jasotzeko azken eguna.
  • Martxoaren 27 - 29: Lan elkarrizketa eta hautafroga.
  • Apirilaren lehengo astea: (Posible izatekotan) Lan inkorporazioa.

 

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2023-Mar-14

Eskaintza noizarte:
2023-Mar-26

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik