Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Kontratatuko den dinamizatzailearen eginkizun nagusia Getxoko Euskaraldia dinamizatzea izango da.
Eskatzen da:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Getxoko euskalgintza eta Getxo ezagutzea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…) eta kudeaketa gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- CVarekin batera aurkezpen gutuna bidaltzea, lan hau zergatik egin nahi duzun azalduz.
Baloratuko da:
- Eskualdekoa izatea.
- Euskalgintzan aritu izana.
- Ekitaldien antolaketan eskarmentua.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
- Lanaldi osoko lanpostua.
- Ordutegi malgua.
- Kontratua 2024ko irailetik 2025eko ekainera arte, hiru hilabeteko probaldiarekin.
- Lanpostua Getxon izango da.
Lekua: Getxo Bizkaia
Enpresa: Lansarean
Soldata:
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: ekainak 24.