Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
EGINKIZUNAK
Saileko arduradunaren ardurapean, hizkuntza politika definitzeko eta obratzeko lan egitea euskararen erabilpena garatzean, eta bereziki:
-
Euskararen presentzia eta erabilpenaren garapenaren alde lan egin bizitza sozialeko eragileekin (saltegiak, enpresak, eragile nagusiak...); eta bereziki "Euskaraz Barra" marka komunaren garapenaren alde Ipar Euskal Herriko lurraldean, hurbileko saltoki eta zerbitzuetaneuskara erabiltzeko aukera baloratzera bideratua. Proiektuaren mugaz gaindiko gobernantzan parte hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko gobernuekin batera.
-
Gazteentzako euskarazko egonaldi eta kirol jarduera eskaintzak garatzeko lan egitea.
-
Saileko beste lanen obretan parte hartzea(Euskaraldia, Euskaraz Lan Egin,...) beharren arabera.
JARDUERA NAGUSIAK
-
Politiken definitze lanak aitzina eramatea.
-
Politiken eta dispositiboen obratze lanetan parte hartzea.
-
Ekintza programen definitze lanetan, obratu politiken bilan eta ebaluazioan parte hartzea.
-
Behar diren diagnostikoak egitea.
-
Jorratzekoak diren alorretan dauden zuzenbide komuneko baliabideak aztertzea eta horien ustiatzeko lan egitea.
-
Bulegoarentzat, Biltzar Nagusiarentzat, partaideentzat, Aholku Batzordearentzat, komunikazio ekintza eta abarrentzat beharrezkoak diren dokumentuak ekoiztea.
-
Behar diren egokipenak proposatzea.
-
Eragile ezberdinak laguntzea, partaideekikoharremana jarraitzea eta biziaraztea.
-
Aholku Batzordeko lan taldeen ikerketak jarraitzea eta kudeatzea.
Postu-fitxa hau alda daiteke zerbitzuaren beharren arabera