Aniztasun eta parte-hartze teknikari lanpostua

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Taupa euskaltzaleen mugimenduak lanpostua estaliko du

 

Lanpostuaren eginkizunak

Parte-hartze prozesuen diseinu eta dinamiketan erraztaile lanak egin.

Hizkuntza aniztasunaren eta euskararen arteko zubi lana egiten duten egitasmoak kudeatzea.

Herritarrak aktibatzeko egitasmoak irudikatu eta martxan jartzea.

 

Eginkizun zehatzak

  • Prozesu parte-hartzaileak diseinatzea eta erraztea.
  • Sentsibilizazio ekimenak (hitzaldiak, tailerrak…) landu eta gauzatu.
  • Hizkuntza harrera egitasmoak kudeatzea eta hedatzea. 
  • Egitasmo berritzaileak sortu eta martxan jartzea.
     

Eskaintzen da

Jardun osorako lanpostua Andoain edo Ermuko Tauparen egoitzan – Telelana egiteko aukera izango da.

 

Baldintzak

Eskatzen da

  • Erraztaile formazioa eta eskarmentua izatea: metodologia parte-hartzaileak,
    dialogikoak, estrategikoak edota sistemikoak.
  • Arrazakeriaren aurkako formazioa edo/eta gaiaren inguruko esperientzia profesional edo pertsonala izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Talde-lanean jarduteko gaitasuna.
  • Harremanetarako trebetasuna.
  • Euskara ondo menperatzea (C1).
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza.
  • Gidabaimena eta autoa.
  • Jendaurrean jarduteko gaitasuna izatea.

 

Baloratuko da 

  • Erraztaile edota parte hartzeari lotutako titulazio homologatuak.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Euskalgintzaren ezagutza. 
  • Taupako kidea izatea.
  • Euskara egiaztagiria (C2).
  • Beste hizkuntzen ezagutza.

 

 

Laburpena

Enpresa: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dira eta posta elektronikoz bidali honako helbidera
(mezuko gaian zehaztu lanpostuaren izena, mesedez): lanpoltsa@taupamugimendua.eus

Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Data: 2026-Ots-11
Herrialdea: Bizkaia,Nafarroa,Gipuzkoa
Eskualdea: Durangaldea,Zangozaldea,Tolosaldea
Udalerria: Andoain,Burlata,Ermua

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-22

Enpresaren izena: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Ez dago hautagairik