Idazkari Komertziala

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

EIKAn Bezeroarentzako arretan eta logistika-salmenten arloan esperientzia duen idazkari komertzial baten bila gabiltza. 

 

Zeintzuk izango dira zure zereginak?

 

-Bezeroaren eskaerak sistema informatikoan jasotzea, sartzea eta eguneratzea, eta aktiboki parte hartzea bezeroen eskaerak betetzen direla ziurtatzen, KAMekin, planifikazio teknikariarekin eta bezeroarekin etengabeko komunikazioaren bidez.

-Aktiboki parte hartuko du bere lanpostuko prozesu operatiboak digitalizatzeko taldeetan.

-Bezeroei egindako bidalketak izapidetzeko dokumentazioa prestatzea. Lehen serieak  egiteko eta laginak bidaltzeko beharrezkoa den dokumentazioa kaleratzea.

-Bezeroarekin etengabeko harremana hainbat kanaletan, eskaeren kudeaketa egiteko.
-Komertzial eta plangintzako teknikari taldeekin koordinazioa eta talde-lana, bezeroaren  beharrak zerbitzuarekin lotutako guztian asetzeko.
-Garraio-gastuak globalki murrizteko proposamen aktiboen bilaketa.
-Eskaeren harrera eta logistika eraginkorra kudeatzea, matrizearen filialekin lotuta.

 

Baldintzak

 

Zer espero dugu zugandik? 

 

-Goi-mailako heziketa-zikloa nazioarteko merkataritzan eta/edo antzekoetan.

-Esperientzia eta/edo ezagutza frogatua nazioarteko logistikaren kudeaketan itsas eta lur bidezko garraioan.

-Aduana-kudeaketaren ezagutza (tarifa arantzelariak, dokumentazioaren izapideen kudeaketa aduanetan).

-Eskaeren eta logistikaren kudeaketan esperientzia bezeroekin, bereziki Amerikako bezeroekin.

-Ingelesa B2.

-Euskara, ahoz eta idatziz.

-Ofimatika  erabiltzaile-mailan.

-Ordutegi malgutasuna.

 

Laburpena

Lekua: Etxebarria Bizkaia

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.