Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Maizpide euskaltegi-barnetegiko proiektuan parte hartu nahi al duzu? Administrari eta kudeaketa arduradun baten bila gabiltza; pertsona proaktibo, arduratsu eta euskalzalea bazara, hau da zure aukera.
Funtzio nagusiak:
-Administrazio-lanak antolatu eta burutzea.
-Diru-kontuen kontrol eta jarraipena egitea.
-Ikasleei arreta ematea eta haien beharrei erantzutea.
-Hornitzaileekin harremanak eta erosketak kudeatzea.
-Diru-laguntzen eskaera eta zuriketa koordinatzea.
-Nominak eta Gizarte Segurantzaren tramiteak egitea.
-Kontabilitatearen kudeaketa eta finantza-txostenen prestaketa.
-Aurrekontuak prestatzea.
-Langile, ikasle edo hornitzaileekin egon daitezkeen ezusteko eta beharrei erantzutea.
Zer eskaintzen dugu?
-Lanaldi osoa (38 ordu astean).
-Hasieran 6 hilabeteko lan-kontratua, probaldia gainditu ondoren mugagabe egiteko aukera.
-Ordutegi malgua bi txandatan lan egiteko.
-Soldata: 35.000-40.000 euro urtean (gordinak), esperientziaren arabera.
-Lantokia Lazkaon, ingurune lasaia eta erosoa.
-Talde-lanerako giro ona eta dinamikoa.
-Euskara eta euskal kulturaren ekosistemaren parte izateko aukera.
Titulazioa: Ekonomia, Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza edo Zuzenbideko gradua edo baliokidea.
Euskara-maila: gutxieneko C1 maila (EGA edo baliokideak).
Beste hizkuntzen ezagutza baloratuko da (ingelesa eta frantsesa, adibidez).
Informatika-tresnen eta kudeaketa-programen ezagutza beharrezkoa izango da. (Office 365, SABE, Contaplus, ODOO edo bestelako informatika eta kudeaketa programak).
Lekua: Lazkao Gipuzkoa
Enpresa: Maizpide euskaltegi-barnetegia
Soldata:
Interesa izanez gero, bidali curriculuma zuzendaria@maizpide.eus helbidera 2025eko urtarrilaren 17a baino lehen.
Interesa izanez gero, bidali curriculuma zuzendaria@maizpide.eus helbidera 2025eko urtarrilaren 17a baino lehen.