Komunikazio Teknikaria (Komunikazio Digitala). TABAKALERA

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentro bat da, kultura-proiektu eta -erakundeen arteko lankidetza hartzen eta sustatzen duena. Bere eginkizun partekatua kultura- eta sormen-sektorea babestea da, euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoa garatzen laguntzea, eta kulturarako sarbidea eta gozamena erraztea.  

Funtzio nagusiak:

• Tabakaleraren marka eta programaren komunikazio digitala egitea.
• Tabakaleraren audientzia digitalekin lankidetzan aritzea estrategia egiteko
• Marketin digitala kudeatzea
• Tabakaleraren webgunea kudeatzea
• Webgunearen analitika eta datu-kudeaketa egitea
• Social Media estrategia kudeatu eta gauzatzea, beharrezkoa bada, kanpoko serbitzuekin lankidetza.
• Programaren komunikazioan laguntzea.

ESKARMENTUA:
Gaitasun profesional handia arlo tekniko espezializatu batean: 2 urte komunikazio digitalean. Arlo digitaleko esperientzia baloratuko da, kultur edo arte edukien komunikazio-proiektuetan.

 

Baldintzak

FORMAKUNTZA:
Unibertsitateko goiko mailako titulazioa edo goi mailako heziketa zikloa: Komunikazioa, Komunikazio Digitala, Gizarte Zientziak eta Komunikazioa, Kazetaritza edo baliokidea.

 

Komunikazioa eta/edo estrategia digitala, marketin digitala. Social Media masterra edo antzekoa eginda edukitzea baloratuko da.

HIZKUNTZAK:
Euskara (C1).
Ingelesa baloratuko da

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Aldi baterako ordezkapen kontratua eskaintzen da.

Hautagaitzak jasotzeko epea ekainaren 18an amaituko da.

Izena emateko sartu hemen.