Ikus-entzunezkoetara bideratutako kazetaria behar dugu

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Urumea bailarako tokiko egunkaria da Kronika. Bere erredakzio taldea osatzeko, kazetaritza digitala gustuko duen kazetari baten bila gabiltza. 

Gertuko kazetaritza gustoko baduzu, jendearekin gertuko harremana edukitzea baloratzen baduzu, lantaldean lan egitera ohituta bazaude, proaktiboa, arduratsua, eta enpatikoa bazara, egin proba eta egin lan gurekin.

Baldintzak

BALORATUKO DA:

  • Ikus-entzunezko, kazetaritza digitala edo antzeko ikasketak edukitzea 
  • Online munduan jakintza: webguneak, sare sozialak, adimen artifiziala...
  • Ikus-entzunezkoak eta idatzizko kazetaritza uztartzeko gaitasuna. Prentsaurrekoak kubritu, bideo erreportajeak egin, ekitaldien jarraipen grafikoa...
  • Lan eskarmentua, beste tokiko hedabide edo euskerazko hedabideetan.
  • Norberaren talentu eta aptitudeak baloratuko dira gehienbat, eta ikasteko gaitasun eta prestutasuna.

EZINBESTEKOA DA:

  • Euskera maila altua, idatziz eta ahoz. 
  • Gidabaimena 

ESKAINIKO DUGU:

  • Aldi baterako lan-kontratua, mugagabe egiteko helburuarekin
  • Jardunaldi osoan
  • Garapen profesionala eta norberaren talentua garatzeko aukera
  • Talde lanean aritzeko aukera

 

 

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Kronika

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure CVa kronika@kronika.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan

Kronika

Data: 2026-Mar-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2026-Mar-31

Enpresaren izena: Kronika

Ez dago hautagairik