Museoko hezkuntza-teknikaria

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Zatoz Cristobal Balenciaga Museoko taldera Hezkuntzako teknikari gisa!

 

Pertsona sortzailea, dinamikoa eta antolatua bilatzen dugu, Museoko hezkuntza programak garatzeko, ikusleen aniztasunarekin bat egin eta haien esperientzia aberasteko. Hautatua den pertsonak, aldi baterako ordezkapena beteko du.

 

Museoko Zuzendaritzaren mende, hauek dira zure erantzukizun nagusiak:

- Hezkuntza programen garapen eta ebaluazio egokia planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

- Logistika kudeatzea eta hezkuntza-jardueren gauzatzea fisikoki gainbegiratzea.

- Jendaurreko eta bitartekaritzako arloarekin koordinatzea.

- Kultur eta turismo eragileen eskaerei erantzun eta orientabideak ematea.

 

Museoak eskaintzen dizuna:

- Ingurune inspiratzaile eta kulturalki aberats batean lan egiteko aukera.

Elkarlaneko lantalde bat.

- Lankidetzan oinarritutako talde baten parte izatea.

- Moda eta hezkuntzako profesionalekiko zuzeneko elkarreragina.

- Funtsezko rola artea sustatu eta zabaltzeko.

- Kultura-sektorean profesionalki hazteko eta garatzeko aukera bikaina.

Zure talentua eta grina izatea espero dugu! Bidali zure eskaera eta izan gure taldearen parte!

 

Baldintzak

- Unibertsitateko prestakuntza artearen Historian, Historian, arte Ederretan, Pedagogian edo kultur Kudeaketan.

- Euskara-maila elebiduna.

 

Zer beste alderdi baloratzen ditugu?

- Irakaskuntzan eta kultura- eta/edo museo-erakundeetako bitartekaritzan frogatutako esperientzia.

- Museoko moda, diseinu, joskera eta bildumen historia ezagutzea.

- Ingelesez maila aurreratuan jakitea.

 

Laburpena

Lekua: Getaria Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.