Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragilea

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Nafarroako sustapen egitasmoak diseinatu eta garatuko dituen langile baten kontratazioa abiatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Urtebeteko kontratua eskaintzen da, 2024ko urtarrilaren 1ean hastekoa, lanaldi osoz. Besteak beste, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketa ezberdinen diseinua, hainbat kultur programazioen kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak, aisialdi egitasmoen antolaketa… izango dira haren eginkizun nagusiak.

Baldintzak

•    Unibertsitateko lizentziatura, diplomatura edo gradu titulua izatea.
•    Bertsolaritza eta euskal kulturaren ezagutza.
•    Euskara maila altua izatea (EGA titulua edo balioduna).
•    Gidatzeko baimena eta autoa izatea.

 

Laburpena

Lekua: Iruñea Nafarroa

Enpresa: Nafarroako Bertsozale Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali behar ditu Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2023ko urriaren 20ra bitarteko epean (barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu: (+34) 948 14 37 47.

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Data: 2023-Urr-03
Herrialdea: Nafarroa
Eskualdea: Iruñaldea
Udalerria: Iruñea

Eskaintza noizarte:
2023-Urr-20

Enpresaren izena: Nafarroako Bertsozale Elkartea

Ez dago hautagairik